Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa
Jump to navigation
Jump to search
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa | |
---|---|
![]() Arnaga etxea jauregia, Kanbon. | |
Data | 2018ko maiatzaren 4tik aurrera |
Mota | Bakegintza topaketa |
Lekua |
Arnaga etxea, Kanbo![]() |
Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa edota Kanboko Nazioarteko Topaketa, 2018ko maiatzaren 4tik aurrera, ostiralez, Lapurdiko Kanbo udalerriko Arnaga etxean jazotako nazioarteko biltzar bat izan zen, Euskal Herriko gatazka konpontzen laguntzeko helburua zuena. Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialak, Bake Bideak eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeak antolatu zuten.
Zazpi urte lehenago Aieteko Adierazpenak jorratutako Euskal Herriko bake prozesuan giltzarri izan zen. Bestalde, bezperan, ETAk bere 60 urteko ibilbideari ofizialki amaiera ematen zion adierazpena zabaldu zuen.