Foro Soziala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Foro Soziala
Datuak
Motaerakundea
Historia
Sorrera2016
Desagerpena2023
webgune ofiziala

Foro Soziala edo Foro Sozial Iraunkorra edo Bake Prozesua Indartzeko Foro Soziala Euskal Herriko hainbat norbanakok eta erakunde anitz eta pluralek batera nazioarteko erakundeekin elkarlanean burututako ekimen bat zen. Haren xedea bake prozesua bultzatze arren euskal gizartearen parte-hartzea sustatzea izan zen. 2023ko martxoan VI kongresua antolatu zuten eta hor bukatu zen taldearen ibilbidea, euskal preso politiko guztiak Euskal Herriratu ondoren.[1]

Bi helburu nagusi zituen: batetik, bakea eraikitzeko prozesua babestea, eta bestetik, azken urteetan bizi izandako indarkeria zikloaren ondorioen konponbidea errazten laguntzea.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022an, gizarte zibileko 17 eragile hauek hartzen zuten bertan parte:

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dinamika hau 2016ko ekainean jarri zen martxan, abiapuntuko erreferentzia izan ziren 2013an Iruñean eta Bilbon antolatu zen lehen Foro Sozialetik ondorioztaturiko 12 gomendioak, honako bost ardatzetan laburbildu daitezkeenak:

  1. Oinarrizko adostasunak eraikitzea bake prozesuaren erronka nagusiei aurre egiteko.
  2. Desegite eta armagabetze prozesu bat diseinatzea, garatzea eta aurrera eramatea.
  3. Presoen eta iheslarien berrintegrazioa erraztea.
  4. Giza eskubideak sustatzea eta bermatzea.
  5. Egia eta memoria babestea, iraganari zintzotasunez aurre egiteko eta etorkizuneko bizikidetzarako oinarriak ezartzeko.

Orduz geroztik, Foro Sozial Iraunkorra erreferente garrantzitsua izan da euskal bake prozesuan emandako aurrerapausoei dagokienez, hala nola, bi hauek:

  • ETAren armagabetze zibila eta desegitea, nazioarteko komunitateak egiaztatua.
  • Orain gutxira arte imajinatu ezin zitezkeen adostasun politiko, sindikal eta sozialen eraikuntza. Batetik, indarkeria adierazpen guztien biktimek egia, justizia eta erreparazioa izateko duten eskubidearen inguruan. Eta, bestetik, salbuespenezko espetxe politikaren fasea gainditzeko eta presoei politika normalizatua aplikatzeko premiaren inguruan.

2023ko martxoan VI kongresua antolatu zuten eta hor bukatu zen dinamikaren ibilbidea, euskal preso politiko guztiak Euskal Herriratuta. Foro Sozial Iraunkorrak berretsi egiten du aurrerantzean lanean jarraitzeko konpromisoa, korapilo horiek askatzen laguntzeko eta bizitakoa etorkizunean berriro ez errepikatzeko.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martin, Xabier. «Presoen gizarteratzea «galaraziko ez duen lobbya»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  2. «https://twitter.com/ForoSoziala/status/1639239667936624640?s=20» Twitter (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]