Gauta

gautak svear, suediarrak guter, Gotland eskualdeko biztanleak
Gautak[1] (antzinako ingelesez: gēatas, /ˈjæɑ̯tɑs/; antzinako eskandinavieraz: gautar /ˈɡɑu̯tɑr/; suedieraz: götar, /ˈjøːtar/) Suedia hegoaldean bizi zen germaniar jatorriko herria zen. Haren kondairazko erregeetako bat aski ospetsua da: Beowulf, izen bereko anglo-saxoierazko poemako protagonista.
Gaur egungo Suediako Götaland ("Gauten lurraldea") eskualdeak bere izena antzinako herri horri zor dio.
Beowulf poema epikoaren itzulpenean, gautak hainbat alditan Danimarkako jutoekin nahasten dira. Hala ere, olerki horrek berak lehenbiziko zatian hasieratik bereizten ditu jutoak eta gautak. Azken herrialde hori Beowulf heroiaren sorlekua da; olerkiaren bigarren zatian, herensugearen aurka borrokatzen denean, haien errege gisa agertzen da.
Gautak, godoak (guter, götar, göttar) eta jutoak (juther, jyl (lander)) izenek duten antz handia hiru herrion jatorri komuna adierazten dute. Etnia horiek Eskandinavian elkarrengandik hurbil bizi izan ziren eta euren hizkuntzak oso hurbilekoak ziren halaber, III. eta V. mendeen arteko migrazioak gertatu aurretik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 9 or..