Gaza Zerrenda husteko Israelen aginduak (2023)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaza Zerrendako ebakuazioak» orritik birbideratua)
Gaza Zerrenda husteko Israelen aginduak
Irudia
Motapopulazio transferentzia
ebakuazio
Honen parte da2023-2024ko Israel-Palestina gerra
Denbora-tarte2023ko urriaren 13a - 
Data2023ko urria
KokalekuGazako lur zerrenda
HerrialdeaPalestina
Partehartzaile kopuru1.100.000
Israelgo Armadak zibileei Gaza husteko agindu zien.

Gazako Zerrendako ebakuazioak 2023-2024ko Israel-Palestina gerran garatutako operazio militarren multzo bat dira. Gerraren logikan Israelgo gobernuak inbasioari itxura etikoagoa emateko helburuarekin asmatutako estrategia izan zen. Teorikoki bintanleria zibilak gatazka guneetatik hurruntzea zen helburu baina, benetan, hondamendi humanitarioa eragin zuen.

Enfrentamenduen hasieran, 2023ko urrian, Israelgo Armadak hegoalderantz ebakuatzeko agindu zien Besor ibaiaren iparraldeko komunitate guztiei, Gaza hiria barne. Aginduak Gazako Zerrenda iparraldeko ehunka mila biztanle hegoaldera eramatea eragin zuen.[1][2] Israelek urriaren hondarrean agindua milioi bat palestinarri baino gehiagori eragiten zien.[3] Gatazka kronikoek markatutako lurraldea da Gaza; Israelgo gobenuaren aginduak berriz ere desolazioa zabaldu zuen. Agindua Hamasek Gazatik Al-Aqsako Uholde Operazioa egin eta astebetera eman zen.

Lehen aginduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBEk adierazi zuen Israelgo Armadak egoiliarrak lurralde osoaren tamainaren hereneko eremura bultzatzen ari zirela. Israelek 24 orduko epean ebakuatzeko eskatu zien Gazako iparraldeko 1,1 milioi biztanleei, eta NBEk "ondorio humanitario suntsitzailerik gabe ezinezkoa" zela gaitzetsi zuen. Abenduaren 1etik aurrera, Gazako Zerrenda osoan, Israel ebakuazio-aginduak ematen hasi zen, lurraldea 620 eremutan banatuz.[4]Paula Gaviria Betancur NBEko barne desplazatuen giza eskubideei buruzko kontalari bereziak nahitaezko ebakuazioaren agindua gizateriaren aurkako krimentzat eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketatzat gaitzetsi zuen.[5] Ebakuazioaren ondoriozko nahitaezko migrazioa krisi humanitario zabalago baten parte izan zen. 75 urtean palestinarrek egin duten desplazamendurik handiena izan da hau.[6]

Bitartean, Israelek isiltasun informatiboa inposatu zuen: kazetariei debekatua zien zerrendan sartzea, eta zenbait telekomunikazio dorreri eraso zien.[7]

Gazako inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israelek Gazako Zerrenda inbaditzearen prozesua urriaren 27an hasi zen. 2023ko azaroaren 4an, 800.000 eta 1.000.000 pertsona artean Gazako Zerrendaren hegoaldera lekualdatu ziren, eta 350.000 eta 400.000 artean gelditu ziren iparraldean.[8] Abenduaren 1ean, lurraldeko biztanleriaren % 80 Zerrendaren hegoaldean zegoen.[9] Hamasek zibilei agindu zien iparraldea ez husteko; hainbat txostenen arabera, Hamasek fisikoki galarazi zien Gazako biztanleei hegoalderantz ihes egitea.[10] Hainbat txostenek ere adierazi zuten Israelek palestinarrei eraso ziela ebakuazio prozesuan, eta Gazako Zerrendaren hegoaldean eraso eta bonbardaketak egin zizkiela.[11] Ebakuatuek Israelek antolatutako ebakuazio-korridoreak ziurgabetzat jo zituzten, eta izututa zeuden israeldarren erasoengatik eta bide osoan ikusten zituzten gorpuengatik.[12]

Iparraldetik ihesi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebakuazio aginduaren iragarpenaren ondorengo lehen bi egunetan, ehunka mila pertsonak ihes egin zuten Deir al-Balahko gobernaziora.[13] Hasiera batean, Israelek sei orduko epea eman zuen pertsonak ebakuatzeko, eta presioa egin zien egoiliarrei hegoalderantz ihes egin zezaten. Une hartan nazioarteko ahaleginak egin ziren zibilentzako korridore humanitario bat irekitzeko; azaroaren hasieran, Israelek egunean lau orduko korridore humanitarioaren irekiera iragarri zuen.[14]

Azaroaren 10ean, Gazako iparraldean zeuden pertsonen kopuruaren kalkuluak ehunka mila eta gutxienez 900.000 artean inguru ziren.[15] Geratu zirenek ez zuten urik, elikagairik edo elektrizitaterik. UNICEFek ikusi zuen milaka haur zeudela Gazako iparraldean, eta haien bizitzak "hari batetik zintzilik" zeudela.[16]

Zibilek oinez edo astoek tiratutako gurdietan ihes egin zuten. Tanke israeldarren ondotik pasatzean, zibilek bandera zuriak zeramatzaten, baina batzuek esan zuten soldadu israeldarrek tiro egiten zietela eta gorpuak pasatzen zirela errepidean zehar.[17] Ebakuatuek jakinarazi zuten Israelgo kontrol postuetatik igaro behar izan zutela, eta han soldaduek palestinarrei aurpegiko azterketa sistema baten bidez pasa arazi egiten zien postuetatik pasa aurretik. Ondorioz, batez ere gizonezko asko atxilotuak izan ziren.[18] Azaroaren 12an, CARE Internationalek zera adierazi zuen: "Hegoalderako bidaia oso arriskutsua eta gogorra da. Irtetea lortu zuten askok sufrimendu izugarria bizi izan dute eta horren lekuko izan dira ".

2024ko urtarrilaren 4an, Israelek Saladinoko errepidea korridore humanitario gisa itxi eta al-Rashid kalera eramango zuela iragarri zuen. Urtarrilaren 29an, Gazako kostaldeko bizilagunak ebakuatzeko agindua eman zuen Armadak.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://web.archive.org/web/20231105163834/https://www.jpost.com/breaking-news/article-768075
  2. https://web.archive.org/web/20231128042640/https://www.npr.org/2023/11/16/1213400196/israeli-military-gaza-updates-evacuations
  3. https://www.berria.eus/mundua/israelek-rafahtik-milioi-bat-palestinar-baino-gehiago-ebakuatzeko-agindu-du_2120502_102.html
  4. https://web.archive.org/web/20231205010557/https://www.ft.com/content/42bbe534-8a0d-4ba8-9cc6-f84936d87196
  5. https://web.archive.org/web/20231014175126/https://www.ohchr.org/en/press-releases/2023/10/israel-must-rescind-evacuation-order-northern-gaza-and-comply-international
  6. https://web.archive.org/web/20231202101646/http://www.aljazeera.com/features/2023/12/2/we-will-never-forget-reliving-the-pain-of-the-nakba-amid-israels-war#:~:text=Ariel%20Kallner%2C%20a%20member%20of,anyone%20who%20dares%20to%20join!”
  7. https://www.berria.eus/mundua/gazan-pairatuz-eutsi_1343556_102.html
  8. https://web.archive.org/web/20231104060206/https://www.theguardian.com/world/live/2023/nov/04/israel-hamas-war-live-blinken-set-to-meet-with-middle-east-foreign-ministers-in-jordan-airstrike-on-gaza-ambulance-kills-15
  9. https://www.ft.com/content/c0baa718-e1a6-4e1e-a198-cda9a252b3ac?accessToken=zwAGC36F1bEYkdPAuqcY4aZOHtOhmM2polKzrA.MEMCIALfyIWqrFJeQ19r36jM7_eojStvmQRrVR7a1O8Q7qkdAh9a0-JbYhTg5ZoMpML00yTh6WYr53Eeg4c-vSUeoL6Z&sharetype=gift&token=4478dfad-836a-43c4-8d81-43866b7ecba8
  10. https://web.archive.org/web/20231102121006/https://www.wsj.com/livecoverage/israel-hamas-war-gaza-strip/card/hamas-tells-civilians-not-to-evacuate-to-the-south-T9TX4p5KHl930OHJDyfp
  11. https://web.archive.org/web/20231014071712/https://www.nbcnews.com/news/world/live-blog/israel-hamas-war-live-updates-rcna120252
  12. https://web.archive.org/web/20231118145254/https://www.reuters.com/world/middle-east/us-palestinian-evacuees-recount-horror-movie-leaving-gaza-2023-11-06/
  13. https://web.archive.org/web/20231015125946/https://www.washingtonpost.com/world/2023/10/14/gaza-evacuation-israel-hamas-war/
  14. https://web.archive.org/web/20231109042422/https://www.timesofisrael.com/thousands-of-gazans-use-humanitarian-corridor-to-move-south-as-idf-presses-offensive/
  15. https://web.archive.org/web/20231111035850/https://www.ft.com/content/8b8b2358-0371-4ac4-8e5c-28759873f7b0?shareType=nongift
  16. https://web.archive.org/web/20231118165124/https://www.aljazeera.com/news/liveblog/2023/11/11/israel-hamas-war-live-pleas-for-help-as-israel-bombards-gaza-hospitals?update=2478291
  17. https://web.archive.org/web/20231108194043/https://apnews.com/article/civilians-fleeing-gaza-combat-israel-ground-operation-656545c0bd132d5dc2b6d108687ff13e
  18. https://web.archive.org/web/20231111035113/https://www.nytimes.com/2023/11/08/world/middleeast/israel-hamas-gaza-evacuation.html?smid=nytcore-ios-share&referringSource=articleShare
  19. https://www.aljazeera.com/news/liveblog/2024/1/29/israels-war-on-gaza-live-us-vows-to-respond-to-killing-of-troops?update=2657399

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]