Deir al-Balahko Gobernazioa
| Deir al-Balahko Gobernazioa | |
|---|---|
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Mendeko lurralde | Gazako zerrenda |
| ISO 3166-2 | PS-DEB |
| Hiriburua | Deir al-Balah |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 31°25′N 34°21′E / 31.42°N 34.35°E |
| Azalera | 56 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 208.716 273.200 Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" () |
| Dentsitatea | 3.727,07 bizt/km² |
Deir al-Balahko Gobernazioa (arabieraz: محافظة دير البلح Muḥāfaẓat Dayr al Balaḥ) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah).[1] Gazako Zerrendaren erdialdean dago, eta mugakide ditu Israel ekialdean, Gazako Gobernazioa iparraldean, Khan Yunisko Gobernazioa hegoaldean eta Mediterraneo itsasoa mendebaldean. Gazako Zerrendako gainerako lurraldeek bezala, haren administrazioak ez du aire-eremurik, ezta itsas eremurik ere, Israelgo agintariek kontrolatzen baitituzte. Hiriburua Deir al-Balah da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]56 km² ditu. Estatistiken Palestinako Bulego Nagusiaren arabera, barrutiko biztanleria 2006an 208.716 biztanlekoa zen (palestinarren % 7,2). Bost eserleku ditu Palestinar Kontseilu Legegilean, eta 2006an Hamaseko kideek irabazi zituzten denak.