Gazte Koordinadora Sozialista
Gazte Koordinadora Sozialista | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | gazte erakunde politikoa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | sozialismoa, subiranismoa, komunismoa eta Marxismoa |
Jarduera | |
Honen parte | Mugimendu Sozialista |
Historia | |
Sorrera | 2019 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Gazte Koordinadora Sozialista (GKS) Euskal Herriko ezkerreko gazte erakundea da, Mugimendu Sozialista deritzon talde zabalagoaren barnean kokatzen dena[1].
2019ko otsailean egin zuen taldeak lehen agerpen publikoa, Gasteizen. Helburu gisa, dominazio burgesa eta zapalkuntza forma ezberdinak gainditzea zituztela adierazi zuten[1]. Erakundeak antolatu dituen jardueren artean, Gazte Sozialisten Topaguneak izendatu dituztenak daude[2].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Gedar. «Gazte Koordinadora Sozialista sortu dute, gazte problematikari klase perspektibatik erantzuteko» Gedar: Langile kazeta (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
- ↑ Ostolaza, Paulo. «GKSk mugimendu sozialistaren aurkako kriminalizazioa salatu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).