Gaztelania ertain
Gaztelania ertain | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza nostratikoak euro-asiar hizkuntzak indoeuropar hizkuntzak Italiar hizkuntzak Hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak Gallo-Iberian (en) ![]() Hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak Castilian languages (en) ![]() gaztelania | |
Hizkuntza kodeak |
Gaztelania ertain edo Urrezko Mendeetako gaztelania (gaztelaniaz: español medio edo español de los siglos de oro) XV. mendearen amaieraren eta XVII. mendearen amaieraren artean erabilitako gaztelaniaren aldaera da, Erdi Aroko gaztelania gaztelania moderno bihurtu zuten aldaketa fonologiko eta gramatikalek markatua.
Aldaketa nagusien artean txistukarien berregokitzea, soinu-txistukari galera, izenordain klitikoen posizioaren finkapena edo aditz inergatibo eta inakusatiboen forma konposatuen parekatzea aipa daitezke.
Ameriketara iritsi ziren gaztelaniazko hiztunek gaztelania ertainaz berba egiten zuten eta, beraz, gaur egungo gaztelaniaren aldaera guztiak gaztelania ertainaren ondorengoak dira. Judu-espainierak Erdi Aroko gaztelaniaren zenbait arkaismo gordetzen ditu, gainerako aldaeretan desagertu zirenak, hala nola txistukari soinudunak egotea edo /š/ (ʃ) eta /ž/ (ʒ) fonemak mantentzea.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Hualde, José Ignacio. (2005). The sounds of Spanish. Cambridge University Press.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |