Edukira joan

Gazteluko Andre Mariaren baseliza

Koordenatuak: 42°43′N 1°01′W / 42.72°N 1.01°W / 42.72; -1.01
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazteluko Andre Mariaren baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBurgi
Koordenatuak42°43′N 1°01′W / 42.72°N 1.01°W / 42.72; -1.01
Map

Gazteluko Andre Mariaren baseliza (erronkaribarreraz: Gaztuluko Andra Mariren baseliza) Erronkariko ibaxako Burgi udalerrian XII. mendeko kristiau baseliza bat da, erromaniko estiloan.

Herrigunearen gainaldean dago, Nabaskoze eta Koronaseko mendatetik datorren errepidearen alboan.

XII. mendearen amaieraldera eraiki zen, Zangozako eskolako erromaniko estiloan eraikia dago. Antzina eta Nafarroako konkistaren garaia arte, baseliza hau dagoen lekuan gaztelu bat zegoen, hortik bere izena.

Oinplano laukizuzena du. Barnean Gazteluko Ama Birjinaren erromaniko estiloko irudia gordetzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]