Nabaskoze

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nabaskoze

 Nafarroa Garaia
Nabaskozeko kaleen ikuspegia.
Nabaskozeko kaleen ikuspegia.

Nabaskozeko armarria

Izen ofiziala Navascués
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Jesús Lázaro Gonzalo Iriarte
(Almiradío)
Herritarra nabaskoztar
Koordenatuak 42°41′11″N 1°6′53″W / 42.68639°N 1.11472°W / 42.68639; -1.11472Koordenatuak: 42°41′11″N 1°6′53″W / 42.68639°N 1.11472°W / 42.68639; -1.11472

Maps of municipalities of Navarra Nabaskoze.JPG

Eremua 95,78 km2
Garaiera 636 m
Distantzia 62 km Iruñera
Posta kodea 31450
Biztanleria 171 bizt. (2012)
Dentsitatea 1,79 bizt./km²

Nabaskoze[1] (/nabaskóze/[2]) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadean kokaturik, Gazteluberrirekin batera Nabaskoze Almiradioa eratzen du. Zaraitzu eta Erronkariko ibarren atarian dugu. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 171 biztanle dauzka.

Eska-Zaraitzu Hondakin Solidoen Mankomunitatea zaborra biltzeaz arduratzen da Nabaskozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-mendebaldean Urraulgoiti, iparraldean Galoze, ekialdean Burgi eta hegoaldean Gazteluberri eta Erromantzatua udalerriak ditu mugakide.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabaskozen, itsasoaren mailatik 615 metrora, Nafarroako gobernuak 1984an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria hainbat herrik osatzen dute: Aizpurgi, Arrakas Beiti, Arrakas Goiti, Nabaskoze eta Ustaize.

Haietaz gain, Egurzanos eta Artesano herri hustuak ere badaude udalerri honetan.

1845ean Aizpurgi eta Ustaize udalerriak Nabaskozerekin fusionatu zituzten; Gazteluberri, aldiz, bereizi egin zen Nabaskozeko Almiradiotik bere udalerria osatzeko.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabaskozeko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.027 1.004 1.081 1.114 1.024 897 780 730 421 323 264 204 202

2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,55 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Santa Maria eliza (Nabaskoze)»

Santa Maria Zelaikoa izeneko baseliza erromaniko ederra nabarmentzekoa da, XII. mendean egindakoa eta Zaraitzu ibaiaren ondoan kokatua.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbaiun arroilaren ikuspegia.

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabaskozeko alkate kargurako Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Antonio Iriarte de Vicente aukeratu zuten 2007an. Udaleko bost zinegotzietatik hiru lortu zituen, gehiengo osoa. Beste biak Agrupación Independiente Almiradío (AIA) taldearentzat izan ziren. Baliogabeko botoak zazpi izan ziren (emandako guztien %5,22) eta boto zuriak zortzi (%6,30). Abstentzioa %34,31koa izan zen.

Nabaskozeko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Julian Gogorza Jauregi (AIA) 65 Bai
Antonio Iriarte de Vicente (EAE) 51 Bai
Jose Antonio Braco Dominguez (EAE) 51 Bai
Jon Ballatz Barrios (EAE) 50 Bai
Jesus Lazaro Gonzalo Iriarte (AIA) 50 Bai

2011ko udal hauteskundeetan biztanleria urriko udalerri honetan Espainiako Alderdien Legearen eragina funtsezkoa izan zen; aurkeztutako lau zerrendetatik espainiar fiskaltzak hiru (Bildu, Iriarte alkatearen Pialote eta Biscasa[4]) inpugnatu zituen ezker abertzalearekin zerikusia zutelakoan[5]. Azkenean Agrupación Independiente Almiradío (AIM; 3 zinegotzi, alkate aukeratu zuten Jesús Lázaro Gonzalo barne) eta Bildu (bere bi kideak ere zinegotzi bihurtuta) besterik ez ziren hautestontzietan egon[6]. Nabaskozeren biztanleriagatik botoa zerrendari barik hautagaiari ematen zaiola kontuan hartu behar da.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Antonio Arostegi kalea, 5

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Antonio Iriarte de Vicente Eusko Abertzale Ekintza
2011-2015 Jesús Lázaro Gonzalo Iriarte Almiradío

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nabaskoze Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa



Nabaskoze
Escudo de Navascués.svg
Aizpurgi | Arrakasbeiti | Arrakasgoiti | Nabaskoze | Ustaize