Gazteluko Haitza

Koordenatuak: 42°58′27″N 2°28′44″W / 42.9741415°N 2.4788614°W / 42.9741415; -2.4788614
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gazteluko Haitza
Datu orokorrak
Garaiera1.027 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°58′27″N 2°28′44″W / 42.9741415°N 2.4788614°W / 42.9741415; -2.4788614
MendikateaZaraiako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Gazteluko Haitza Zaraia mendilerroan dagoen mendi bat da. Aumategigaña eta Andarto artean dago, bietatik antzerako tartean. 1.027 metroko garaiera du, eta, Zaraiako mendilerroko mila metrotik gorako mendien artean, bigarren txikiena da, Pagobedeinkatuta mendiaren ondoren. Mendi hau, Alabita eta Deguria artean dago, bi haranen erdi-erdian.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honen iparraldean, Ezateko lepoa dago, mendi hau Andartogandik banatzen duen lepoa. Toki honetatik zuzenean igo daiteke mendi honen tontorrera. Ezateko lepora iristeko, lehenik Deguria haran ingurura heldu behar da, edo Alabitara. Urkulutik, Bolibartik edo Mendiolatik lor daiteke hori. Eta hortik, iparraldera, Alabitatik abiatuz gero edo hegoaldera, Deguriatik abiatuz gero, jo behar da.

Beste bide bat, askoz izugarriagoa, eta eskalatzaile trebeentzat, mendi honen mendebaldetik doan bidea da.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezateko lepoan, hil harri bat dago. Mendiaren tontorrean, berriz, prisma laukiluze erako harri bat dago. Harri honen aldeetako bat, erabat laua da. Besteak berriz, erliebe altuan gurutze bat darama

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]