Aumategi (mendia)

Koordenatuak: 42°57′57″N 2°28′52″W / 42.96583°N 2.48111°W / 42.96583; -2.48111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aumategi/Saiturri
Aumategi gaina eta haize-errotak.jpg
Datu orokorrak
Garaiera1.191 m
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′57″N 2°28′52″W / 42.96583°N 2.48111°W / 42.96583; -2.48111
MendikateaElgeako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaElgea
MendikatMendikat
Aumategi gaina

Aumategi edo Saiturri Araba eta Gipuzkoa artean dagoen mendia da. Debagoieneko eta Elgeako mendilerroko mendirik garaiena da. Eskoriatza eta Oñatiko udalerrien lurretan dago, tontorra bera Oñatin badago ere, Barrundia udalerri arabarrarekin duen mugan. Ez da, Debagoienean ohikoa den bezala, kareharrizko mendia. Hau belartsua da. Bertan, Elgeako haizerrota ospetsuen parkea dago.

Nola heldu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elgeako Elizalde auzotik abiatzen da ibilbiderik laburrena.

Gipuzkoatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko beste mendi askorekin gertatzen den lez, Urizar edo Uxarko bidegurutzetik Lizargarate mendatera heltzea da lehenengo pausua. Haatik, Aumategi ez dagoenez Degurian, ez da gas hodiaren ibilbidea hartu behar, Urbiara doana baizik. Bide hori hartu eta laster, eskuinetarantz, Mugarriluzerantz doan bidexka bat dago. Mugarriluze mendiaren tontorrera iritsi ondoren, denbora guztian ekialderantz joan behar da, handik gutxira, Aumategiko tontorrera iritsi arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa