Edukira joan

Gaztezulo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaztezulo
MotaGazteentzako hilabetekaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaDonostia
KoloreaKoloretan
ArgitaletxeaDonostiako Komunikabideak
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
MaiztasunaHilabetekaria
Salneurria22 € urteko harpidetza
Historia
ZuzendariaGaizka Izagirre
Identifikadoreak
ISSN1575-7889
gaztezulo.eus

Gaztezulo gazteentzako euskarazko aldizkari bat da, Donostian (Gipuzkoa) 1999an sortua. Bageraren —Donostiako euskara elkartearen— Irutxulo aldizkariaren altzoan. Orduan Gaztetxulo izena zuen, eta hutsune bat bete nahi zuen. Izan ere, musikari buruzko aldizkari bat, eta egunkarietako gehigarri bat edo beste kenduta, ezer gutxi zegoen, prentsa arloan eta euskaraz, gazteentzat: gazteek ez zuten gai orokorrak, mota guztietako gaiak, lantzen zituen aldizkaririk. Helburu horrekin, lehendabizi, urtebete egin zuen Donostian bakarrik.

Euskal Herri osoan ere hutsune bera zegoela ikusita, saltoa eman zuen ondorengo urtean, 2000ko urrian, eta zazpi herrialdeetan banatzen hasi zen. Orduz geroztik, Donostiako harekin alderatuta, aldizkari mardulagoa da, Euskal Herri osoko gaiak lantzen ditu eta, harpidetza bidez ez ezik, Euskal Herriko kiosko askotan eskuragarri dago.

Iraultzarik handiena 2007an iritsi zen: Gaztetxulok izena aldatu zuen, (Gaztezulo bihurtu zen), diseinua ere zeharo aldatu zuen eta webgunea sortu zen: gaztezulo.com. Hura sekulako aldaketa izan zen. Batetik, aldizkariak diseinu modernoagoa eta ausartagoa ekarri zuelako. Bestetik, sektorerik gazteenak ahaztu gabe, beste batzuetara (25-26 urtetik gorakoetara, adibidez) begira jarri zelako. Eta azkenik, eta batez ere, internet munduan murgildu zelako.

Gaur egun, Gaztezulo ez da hilabetekari hutsa: komunikazio proiektu osoa izan nahi du. Eta helburu horretan, sarea ezinbesteko tresna da. Hari esker, gazteekin harremanetan dago, gazteek beraiek haien artean jar daitezke harremanetan, mota guztietako informazioak eskuratu eta zalantzak argitu ditzakete... Gaztezulo.eus ez da aldizkariaren osagarri: nortasun propioa du eta proiektuaren zutabeetako bat da. Gainera hortxe dago ere Gaztezuloflash astekari elektronikoa.

2010ean aldizkariaren 10. urteurrena zela eta ale berezia (111. zenbakia) argitaratu zuen; urtebetetzearen harira Gaztezulo Saria banatzeari ekin zioten;[1] lehen saria Gorka Urbizuk jaso zuen. Urte horretan aldizkariak bost lagunek osatutako lan taldea eta 7.000 harpidedun zituen; 16.000 ale inguru banatzen zituen hilero.

2011n prentsa idatziaren Argia Saria eman zioten.[2]

2015 urteko hasieratik webgunearen helbidea Gaztezulo.eus da.

2018 azaroan, aldizkariko 200. zenbakira iritsi zen: eta hori dela bi ekintza nagusi egin zituzten:

  1. 200. zenbaki berezia; protagonistak Altsasuko Gurasoak izan zirelarik. Aldizkaria berezia izateaz gain, mardulagoa ere izan zen -62 orrialde izatetik, 104 izatera-, kirolean, kazetaritzan, zineman, telebistan, irratian, modan, arte eszenikoetan, argazkilaritzan, komikigintzan, genero aniztasunean, bertsolaritzan, musikan, sukaldaritzan eta literaturan erreferente diren pertsonek beren hondar alea jarri nahi izan zuten, 200. hau bildumazaleen altxor txiki batean bilakatzeko.
  2. GAZTEZULO200 festa antolatu zuten Bilboko Kafe Antzokian. Zea Mays, Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo, Jon Basaguren, Xabi Bandini, Liher eta Aneguria musikariak aritu ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.