Gel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Buelta emandako txanpu bote bat.

Gela sistema koloidal bat da, non fase jarraitua solidoa den eta sakabanatua likidoa[1]. Gelek, likidoen antzeko dentsitatea dute, baina euren egiturak, solido batenaren antz handiagoa du[2]. Gel adibide klasiko bat gelatina da.

Gel batzuek egoera koloidal batetik bestera igarotzeko gaitasuna dute, hau da, jariakorrak izaten dira mugitzen direnean eta solidotu egiten dira geldirik daudenean. Ezaugarri honi tixotropia deitzen zaio. Gel bat sortzeko prozesuari gelazioa deritzo.

Likidoa gasarekin ordezkatuz, aerogelak, dentsitate oso baxuko, porositate handiko eta isolamendu termiko bikaineko propietateak dituzten materialak sor daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gels handbook : fundamentals, properties and applications. ISBN 978-981-4656-11-5. PMC 936538908. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
  2. Leppard, Barbara.. (1994). Tratamiento en dermatología. Radcliffe Medical Press ISBN 1-85775-003-9. PMC 807536691. (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]