Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Dentsitate (fisika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Oro har, dentsitate fisikoa bolumen jakin batean dagoen masaren kantitateari dagokio. Zehazki, fisikan bolumen unitateko masari dentsitate absolutua deritzo. SI sisteman, dentsitate absolutua magnitude eratorria da, oinarrizko unitateen araberako konposizioa duena. Dentsitate hitza latineko densĭtas, -ātis hitzetik dator, eta greziar alfabetoko  letrarekin sinbolizatzen da. Nazioarteko SI sisteman dagokion unitatea da. Bestalde, dentsitate absolutuari masa espezifikoa ere esaten zaio. Uraren dentsitate absolutua da.

Definizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez besteko dentsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Definizioz, edozein formatako gorputzaren batez besteko dentsitate absolutua gorputzaren masaren eta bolumenaren arteko erlazioa da:

Gorputza homogeneoa dela esaten da, puntu guztietan material berbera badu; horrek esan nahi du, bere puntu guztietan dentsitate berbera duela. Baina gerta daiteke gorputza homogeneoa ez izatea, hau da, materiala berbera ez izatea puntu guztietan, eta ezta dentsitatea ere; orduan gorputza ez-homogeneoa edo heterogeneoa dela esaten da.

Dentsitate puntuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz ez-homogeneoetako puntu desberdinetan dentsitate desberdinek daudenez, puntu bakoitzaren inguruko dentsitateaz hitz egiten da: dentsitate puntuala da hori. Bistan denez, batez besteko dentsitatea eta dentsitate puntuala desberdinak izango dira, oro har, gorputz ez-homogeneoetan.

Puntu jakin baten inguruko  bolumen txikia kontuan hartuz, bolumen horri dagokion masa  izanik, honelaxe definitzen da limite modura puntu jakinaren dentsitate puntuala,  :

Material homogeneoen kasuan, puntu guztietako dentsitate puntuala eta gorputz osoaren batez besteko dentsitatea elkarren berdinak dira. Material homogeneo bakoitzak bere dentsitatea du, beste materialetatik desberdina dena. Adibide modura, berunezko objetu bat kortxozko (artelazkizko) beste objektu bat baino dentsoagoa da, tamainaren menpekotasunik gabe.

Dentsitate erlatiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia homogeneo baten dentsitate erlatiboa bere dentsitate absolutuaren eta eta uraren dentsitate absolutuaren arteko zatidura da:

Esan bezala, sistema metriko hamartarrean, uraren dentsitate absolutua da, edo gauza bera dena, , baina neurketa egiten denean presioa eta tenperatura honako hauek izanik hurrenez hurren: eta . Definizioz, uraren dentsitate erlatiboa da, dimentsiorik gabea, ura hartzen baita substantzia guztientzako erreferentziatzat. Alegia, dentsitate erlatiboa magnitude adimentsionala da, bi dentsitate absoluturen arteko zatidura baita.

Dentsitatearen neurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dentsitatea lortzeko hainbat modu daude. Objektu zurrunen kasuan, zeinetan dentsitatea urarena baino handiagoa den, lehenik masa balantza batean neurtzen da, eta ondoren, bolumena lortzen da. Bolumena kalkulatzeko, objektua uretan sartzean desplazatutako uraren kantitatea neurtzen da; dena den, objektuaren forma geometrikoa ezaguna bada, bolumenaren kalkulua modu zuzenean egin daiteke formula geometrikoa erabiliz. Bukatzeko, masaren eta bolumenaren arteko zatidura kalkulatzen da, eta horixe da dentsitate absolutuaren balioa.

Dentsimetroa

Dentsimetroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likidoen dentsitatea praktikan neurtzeko, dentsimetro izeneko tresna erabil daiteke. Dentsimetroa bi aldetatik itxita dagoen hodi bat da, mutur batean pisu astuna duena, likidoan murgiltzean zutik geratzen dena flotatzen, erabat hondoratu gabe; hodiaren beste aldea kalibratuta dago, noraino murgiltzen den neurtu ahal izateko. Kalibrazioari esker, dentsimetroa sartzean zuzenean neurtzen da likidoaren dentsitatea. Horretarako, likidoak -ko tenperatura izan behar du, eta dentsimetroak geldi egon behar du irakurketa egiten den bitartean.

Unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dentsitatea adierazteko gehien erabiltzen diren unitateak honakoak dira:

  • kilogramo metro kubiko bakoitzeko (); edo “kilogramo zati metro kubiko” ere esaten da.
  • gramo zentimetro kubiko bakoitzeko ()
  • kilogramo litroko () edo kilogramo dezimetro kubiko bakoitzeko (). Uraren dentsitatea da ().
  • gramo litroko ( edo ). Gasen kasuan erabiltzen da unitate hau.

Hainbat substantziaren dentsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaia Dentsitatea [kg/m³]
Olioa
920
Altzairua
7850
Ura
1000
Itsasoko ura
1027
Airea
1.3
Alkohola
780
Aluminioa
2700
Karbonoa
2260
Kautxua
950
Giza gorputza
950
Diamantea
3515
Gasolina
680
Izotza
920
Burdina
7800
Hormigoia
2400
Zura
900
Merkurioa
13600
Urrea
19600
Pomez harria
700
Zilarra
10500
Platinoa
21400
Beruna
11300
Poliuretanoa
40
Odola
1480 - 1600
Lurra (Planeta)
5515
Beira
2500
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dentsitate (fisika) Aldatu lotura Wikidatan