Edukira joan

Aerogel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aerogela substantzia koloidala da (gelaren antzekoa), non osagai likidoa gas batengatik aldatzen den, dentsitate oso urriko solido bat lortuz. Izan ere, aerogelaren dentsitatea beirarena baino mila aldiz txikiagoa da eta airearena baino hiru aldiz handiagoa soilik.

Hain arina izateko, aerogelak ezaugarri miresgarriak ditu: isolatzaile termiko oso ona da, eta bera baino 1.000 aldiz pisutsuagoak diren substantziei eutsi diezaieke.

Solido hau aireak osatzen du %98-an, eta silizioan, zirkonioan, aluminioan, kromo oxidoan, eztainuan edo karbonoan egon daiteke oinarritua gainerako materia solidoa. Samuel Stephensek garatu zituen konposizio gehienak.

Aerogela artifiziala da, Lurrean behintzat. Samuel Stephens Kistlerrek aurkitu zuen 1931, Charles Learnedi egindako fisikari buruzko apustu batean. Apustu hartan, Kistlerrek marmelada pote bateko likidoa gas batekin ordeztea lortu zuen, eta apustua irabazi.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]