Edukira joan

Gelon II.a Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gelon II.a Sirakusakoa
Bizitza
JaiotzaAntzinako Sirakusa, K.a. 266
HeriotzaAntzinako Sirakusa, K.a. 216 (49/50 urte)
Familia
AitaHieron II.a Sirakusakoa
AmaPhilistis
Ezkontidea(k)Nereis of Epirus (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Magna Graecia

Gelon II.a (K.a. 266-216), Hieron II.aren seme zaharrena zen. Gelon haren aita baino lehenxeago hil zen, 50 urte zituelarik. Dirudienez, aitaren izaera lasaia eta zuhurra oinordetu zuen. Polibioren arabera, Gelonek handinahi pertsonala laga zuen bere aitari men egiteko[1]. Dirudienez, Hieronek errege titulua[2] eman zion haren gobernuan elkartzean. Livioren ustez, Cannaeko erromatar porrotaren ostean, Gelon prest egon zen Erromako aliantza uztera eta Kartagorekin biltzea. Horretarako Erromako hiri aliatu guztiak ia konbentzitu zituen ez bazen aurki hil zelako, K.a. 216an. Hala ere, hori ez dago ados Polibiok esandakoarekin, hau da, aita eta semearen arteko harremanak ezin hobeak zirela. Bestela, heriotz horren egokieraren susmoa Hieronaren gainean izango zen[3].

Gelon Nereisekin ezkondu zen, Pirroren alaba. Honekin seme bat izan zuen; Hieronimo eta alaba bat Harmonia, Temisto[4] izeneko sirakusar batekin ezkondu zena. Arkimedesek Arenarius[5] tratatua eskaini zion, non errege tratamendua ematen dion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Polybius VII 8.
  2. Schweighauser, ad Polybius V 88 ; Diodorus Siculus Ex. Vales XXVI.
  3. Livy XXIII 30.
  4. Polybius VII 4 ; Juniano Justino XXVIII 3 ; Pausanias VI 12,3.
  5. Archimedes Arenarius p. 319. ed Torell.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu honek, gaur egun jabetza publikoa den, argitaratze baten testuak ditu: SMITH, William, ed. (1870):Gelon. Dictionary of Greek and Roman Biography and Mythology.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusako tiranoak

Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Hieron II.a bakarrik
Aitarekin (Hieron II.a) K.a. 240-216
Hieron II.a bakarrik