Hieron II.a Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hieron II.a Sirakusakoa

errege

Bizitza
JaiotzaSirakusa, K.a. 308
HeriotzaSirakusa, K.a. 215 (92/93 urte)
HiltzaileaDeinomenes (en) Itzuli
Familia
AitaHierocles
Ezkontidea(k)Philistis (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta buruzagi militarra
Lantokia(k)Sirakusa

Hieron II.a (antzinako grezieraz: Ἱέρων Β΄; c. K.a. 308 – K.a. 215) greziar Sizilian, Sirakusako tiranoa izan zen K.a. 270tik K.a. 215 arte. Hierokles sirakusar noblearen seme ez-legitimoa zen, Gelonen leinukoa omen zena. Bera Pirroren jeneral ohia izan zen eta Lehenengo Gerra Punikoaren pertsona famatua[1].

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira baten arabera, aitak ez zuen semetzat hartu, baina seinale batek sinestarazi zionez jaioberriak etorkizun loriotsua izango zuela, ez zuen bertan behera utzi. Hogeita hamar urte zituelarik Pirroren alboan borroka egin zuen Siziliako espedizioan (K.a. 278-276) non gerlari kementsua zela adierazi baitzuen. Epiroko erregeak alde egin zuenean, Hieron jeneral izendatu zuten, Artemidororekin batera. Hieronek indartu zuen bere posizioa Leptinesen alabarekin (Filestes) ezkondu ondoren, Sirakusako hiritar boteretsuena. Bitartean, mamertinoak, Campaniako gudaroste mertzenarioek, Agatoklesek kontratatu zituenak, Messina gotorlekua setiatu zuten eta sirakusarrak erasotzen hasi ziren.

Boterea lortzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusar armada berrantolatu ondoren, mamertinoen kontra abiatu zen. Hauek K.a. 270an, Centuripen eta Milasen garaitu eta gero, Messinan errefuxiatu ziren. Kartagotarren bitartekaritzak mamertinoen erabateko porrota ekidin zuen, bi aurkariei bake itun bat sinarazi zielako. Aldi berean, Hieron II.ak tropak bidali zituen erromatarrak laguntzera Regium sitiatzen zuten bitartean. Hieronek, denbora laburrean, Milas eta Alaesa konkistatu zituen, geroago Tindaris, Abazeno eta Taormina hirien aliatua bilakatu zen. Garaipenen ondoren Sirakusara itzuli zen, K.a. 270ean, kartagotarrek jazarrita. Hiriak heroitzat hartu eta tirano izendatu zuen Hieron II.aren izenarekin.

Antzinako Siziliako hiriak

Hieron II.a Lehenengo Gerra Punikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 265an, saiatu zen mamertinoak Messinatik kanporatzen, horretarako kartagotarrekin aliatu zen. Mamertinoek Erromako laguntza eskatu zuten. Honela hasi zen Lehen Gerra Punikoa. Hieron II.ak eta Hannon kartagotarrak armada sendo bat eratu zuten. Elkarrekin Messina setiatu zuten baina Apio Klaudio Zentsorea kontsulak Messinako itsasartea zeharkatuz, aliatuen armada blokeatu zuen. Hau ikusita eta kartagotarrengandik ezer gutxi itxaron zuenez, Hieron II.a Sirakusara itzuli zen. Apio Klaudiok sirakusarrak jazarri zituen baina amore eman zuen konturatzean izurriak armadan egiten zuen triskantza. Kontsul berriek, Manio Otazilio Kraso eta Manio Valerio Mesala, erasoekin jarraitu zuten. Garaipen-fastoek adierazten duten moduan, Mesalak garaipen handiak lortu zituen, 67 hiri konkistatuz, Messina eta Catania, besteak beste. Kartagotarrak Himera guduan garaitu zituen ere. Hieron II.ak, erromatarren indarrez izututa, aliantza bat eskaini zien, eta Mesala onartu. Honela Sirakusako tiranoak Siziliako hego-ekialdeko kontrolari, Tauromenioraino[2], eutsi zion, baina dirutza ordaindu eta presoak aske utzi behar zituen. Honen ondoren, eskualdean bakealdi luzea izan zuten. Hieronek onartu zuen K.a. 263an Erromako menpekoa izatea, baina, hasieran, Erroma eta Kartagoren arteko gerran ez zuen parte hartu, honela nolabaiteko independentzia izan zuen. Denboraldi honetan tiranoaren ekimenak nabarmenak izan ziren. Rodas lagundu zuen lurrikara batek jota zegoenean. Greziako arreta bilatu zuen Olinpiari opari handiak eginez. Ordura arteko itsasontzirik handiena egin zuen Ptolomeo III.ari oparitzeko. Sirakusan gobernu demokrata ezarri zuen, senatu batekin. Zituen aholkularien jarrera hiritar arrunta beten bezalakoa zen. K.a. 240ean, haren semearekin, Gelon II.arekin, gobernatu zuen, baina aita baino lehenago hil zen. Sirakusa Hieron II.aren agintaldian oparoa izan zen, lan publiko handiak egin ziren, hala nola, eskolak, tenpluak eta aldare publikoak. Aldi berean, Hieron hiriko defentsaz arduratu zen Arkimedesi gerra-makinaria enkargatuz. Sirakusako tropek askotan borrokatu zuten erromatarrekin Lehenengo Gerra Punikoan[3]. Agrigentoko setioan, parte-hartzaile bat izan zen baita Lilibea eta Camarinako konkistan ere. K.a. 241ean, Hieronek esku hartu zuen bake-negoziazioetan, Sirakusarentzat onuragarriak izan zirenak. Tiranoak Erroma bisitatu zuen non ohorez abegia eman baitzioten. Erromaren aliatua izateagatik eta galoak garaitu ondoren, K.a. 222an, erromatarrek saritu zioten.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hieron II.aren aldarea

Bigarren Gerra Punikoaren hasieran, K.a. 218an, Tiberio Senpronio Longo kontsulari flota bat eskaini zion. Hurrengo urtean laguntza bidali zion Trasimenoko Lakuaren gudura baita Garaipenaren urrezko estatua bat ere. Cannaeko gudua izan zen azken aldiz laguntza bidali zion tokia, K.a. 216. urtearen amaieran, 92 urte zituelarik, hil baitzen. Bi alaba izan zituen: Demarata eta Heraklea, bi sirakusar ospetsuekin ezkondu zirenak. Hieronimo biloba ordezkatu zuen. Hil ondoren, K.a. 215ean, hirian Kartagoren aldeko fakzioa irten zen garaile. Orduan, Sirakusa Erromaren kontra joan zen. Honek hiria setiatu zuen, baina Arkimedesen makinei esker, erromatar itsas-armadari luzaroan eutsi egin ahal zion. Azkenean, erromatarrak hiriaz jabetu ziren. Teokritok, Idilioetako XVI. liburuan, Sirakusako tiranoa goresten du[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "The Rise of Hiero" from Polybius, Histories at Perseus
  2. Polybius I. 8–16; Zonaras VIII. 9
  3. Livy XXI. 49–51, XXII. 37, XXIII. 21
  4. Diod. Sic. XXII. 24-XXVI. 24; Polybius I. 8-vu. 7; Justin XXIII. 4.
Aurrekoa Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Pirro Epirokoak Sizilia kontrolatu zuen
Aurreko tiranoak: Toinon eta Sosistrato
Haren semearekin, Gelon II.a, K.a. 240-216
K.a. 275-215
Hieronimo
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hieron II.a Sirakusakoa Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sirakusako tiranoak