Ordena (biologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azpiordena» orritik birbideratua)
Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Taxonomia biologikoan, ordena organismoen sailkapenaren maila taxonomiko bat da. Maila hau klasearen eta familiaren artean dago. Badaude tarteko azpimailak ere, hala nola klasearen eta ordenaren artean dagoen goiordena, edo ordenaren azpitik dagoen subordena.

Kontzeptuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena izeneko maila taxonomikoa Augustus Quirinus Rivinus alemaniar botanikariak erabili zuen lehen aldiz, 1690eko hamarkadan argitaratu zuen landare sailkapenean. Carolus Linnaeusek bere erabilera orokortu zuen 1735ean argitaratu zen Systema Naturae liburuan, natura sailkatzeko sortu zituen hiru erreinuetan (alegia, mineraletan, landareetan eta animalietan) erabili baitzuen.

Frantziako botanika argitalpenetan, XIX. mendearen amaiera arte, famille hitza latinezko ordo hitzaren baliokide gisa erabili zen. Baliokidetasun hau egun erabiltzen den Nomenklatura botanikoaren nazioarteko kodearen aurrekari zuzena den Lois de la nomenclature botanique (1868) argitalpenean zehaztu zen.

Nomenklatura botanikoa finkatzeko 1906an egindako lehen nazioarteko arauetan, familia hitza frantziarren "famille" hitzak adierazten zuen maila bera izendatzeko erabili zen, eta ordena hitza maila altuago bat izendatzeko gorde zen.

Zoologian Linneoren ordenak modu koherenteagoan erabili ziren. Orduko zenbait izen oraindik ere erabiltzen dira (esaterako, Lepidoptera sitsak eta tximeletak sailkatzeko edo Diptera euliak eta eltxoak sailkatzeko).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]