Edukira joan

Geneviève Boucher

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geneviève Boucher
Bizitza
JaiotzaBoucherville (Quebec)1676ko abuztuaren 19a
Herrialdea Kanada
HeriotzaQuebec Hiria1766ko maiatzaren 30a (89 urte)
Familia
AitaPierre Boucher
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmoja
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaUrtsulatarrak

Geneviève Boucher (Boucherville, 1676ko abuztuaren 19aQuebec Hiria, 1766ko maiatzaren 30a) kanadar moja urtsulatarra izan zen, Geneviève de Saint-Pierre erlijio-izena zuena eta Mère de Saint-Pierre bezala ezaguna[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Boucher Trois-Rivièresko gobernadorearen eta Jeanne Crevierren seme-alabetatik gazteena, Bouchervillen jaio zen 1676an[1]. 14 neba-ahizpa zituen: Pierre, Marie-Ursule, Lambert, Ignace, Madeleine, Marguerite, Philippe, Jean, René, Jeanne, Louise, Nicolas-Michel, Jean-Baptiste eta Jacques[2]. 1694an etxea utzi zuen Quebec Hiriko urtsulatarren monasterioan sartzeko. Urte bereko irailaren 14an abitua jantzi zuen eta Jean-Baptiste de La Croix de Chevrières de Saint-Vallier Quebeceko apezpikuak Geneviève de Saint-Pierre erlijio-izena jarri zion. Bi urte geroago, 1696ko irailaren 18an, botoak eman zituen[1]. Monasterioan sartzean, dirua eta lurrak eman zizkion komunitateari[3].

Hainbat lan egin zituen monasterioan: diruzain, nobizioen zuzendari eta nagusiaren laguntzaile. 1750ean ama nagusi hautatu zuten, eta kargu hori hiru urtez bete zuen. Gero berriz ere nagusiaren laguntzaile hautatu zuten, eta 1753tik 1759ra bitartean kargu horretan jardun zuen. Epe hori amaitzean, osasun-arazoak zituen eta kargu horretatik erretiratu zen[3].

Boucher Quebec Hirian hil zen, 89 urte zituela[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) «Boucher, Geneviève» Répertoire du patrimoine culturel du Québec (Culture et Communications Québec) (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  2. (Frantsesez) «Plaque des enfants de Pierre Boucher et Jeanne Crevier» Répertoire du patrimoine culturel du Québec (Culture et Communications Québec) (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).
  3. a b c (Ingelesez) Lapointe, Gabrielle. (1974). «Boucher, Geneviève, de Saint-Pierre» in Halpenny, Francess G. Dictionary of Canadian Biography. III (1741–1770) University of Toronto Press (Noiz kontsultatua: 2024-06-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]