Genroku Chushingura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genroku Chushingura
Genroku Chūshingura 01.jpg
Jatorria
Argitaratze-data1941
Jatorrizko izenburua元禄忠臣蔵
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Ezaugarriak
Genero artistikoasamurai cinema (en) Itzuli
Iraupena3:43 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaGenroku Chūshingura (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Kenji Mizoguchi
Gidoigilea(k)Yoshikata Yoda
Seika Mayama (en) Itzuli
Ken'ichirō Hara (en) Itzuli

[[Kategoria:Seika Mayama (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Ken'ichirō Hara (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Daisuke Katō (en) Itzuli
Masao Shimizu
Ichikawa Utaemon (en) Itzuli
Isamu Kosugi (en) Itzuli
Mitsuko Miura (en) Itzuli
Seizaburō Kawazu (en) Itzuli
Yoshisaburō Arashi (en) Itzuli
Chōjūrō Kawarasaki (en) Itzuli
Kan'emon Nakamura (en) Itzuli
Mieko Takamine (en) Itzuli
Yutaka Mimasu (en) Itzuli
[[Kategoria:Daisuke Katō (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Ichikawa Utaemon (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Isamu Kosugi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mitsuko Miura (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Seizaburō Kawazu (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Yoshisaburō Arashi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Chōjūrō Kawarasaki (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kan'emon Nakamura (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mieko Takamine (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Yutaka Mimasu (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaShochiku (en) Itzuli
[[Kategoria:Shochiku (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaShintarō Shirai (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaShirō Fukai (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaKōhei Sugiyama (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEdo

IMDB: tt0033654 Filmaffinity: 841177 Allocine: 61096 Rottentomatoes: m/genroku_chushingura_1941 Allmovie: v263 Edit the value on Wikidata

Genroku Chūshingura (japonieraz: 元禄 忠臣蔵 Genroku Chūshingura?, Genroku garaiko zerbitzari leialen kondaira) zuri-beltzezko film japoniar bat da Kenji Mizoguchik zuzendua, 47 samuraien kondairan oinarritua.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlan bat egokitu zuen Mizoguchik, Seika Mayamaren lan bat, eta hori asko igartzen da filmaren konposizioan, eszenario zehatzetan garatzen diren eszena luzeetan egituratua baitago[1][2].

Filma bi zatitan banatu eta ikusi zen, lehena 1941eko abenduan eta 2.a hurrengo urteko otsailean. Japonia gerran zegoen, eta ustez filmak espiritu borrokalaria sustatu behar zuen, baina publikoak ez zion jarrera onegirik egin, eta agintari militarrentzat ere dezepzioa izan zen[1]. Pertsonaien motibazio psikologikoetan lanketa gehiegi zegoela ikusi zen, eta akzio gutxi. Halaxe da, gertaera historikoaren puntu akziozkoenak oso gainetik kontatzen dira, eta aldiz, mendekuaren ñabardura psikologiko eta politikoak detaile handiarekin. Baita ere, filmaren amaieran, seppuku edo suizidio erritualaren kontakizuna ñabardura heroikoz dotoretua agertzen da, baina martzialtasun gutxirekin. Ohoreak, moraltasunak, jarrera estetikoak pisu handiagoa dute indarkeriaren adierazpenak baino.

Beste bertsio batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikarientzat 47 samuraien kondaira kontatzen duen film onenetakoa da. Oso urruti dago 47 ronin 21. mendekoaren fantasia esajeratutik. Istorioaren egokitzapen zuzenean, aldiz, 47 ronin 1963ko filma, Hiroshi Inagakik zuzendua, bada kalitatean hurbiltzen zaion film bat, eta hain zuzen akzioan eta izaera martzialean nabarmentzen da Mizoguchiren lan honen ondoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Redondo, Rubén. La alternativa | Los leales 47 Ronin (Kenji Mizoguchi). (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).
  2. Ekialde. «Genroku Chushingura (47 Ronin)» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]