Georges Jeanclos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Jeanclos
Bizitza
JaiotzaParisko 15. barrutia1933ko apirilaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 5. barrutia1997ko martxoaren 30a (63 urte)
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Robert Mermet (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Jeanclosek eginiko Saint-Ayoul elizako Tinpanoa, Provinsen (Frantzia).

Georges Jeanclos (Paris, Frantzia, 1933ko apirilaren 9a - 1997ko martxoaren 30a) eskultorea izan zen. Haren eskultura-lana oso berezia da, bere garaiko akademizismo guztietatik apartekoa. Israeldar jatorrikoa izanik, juduen tradizioa Ekialdeko artearekin eta antzinako kristau artearekin nahastu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen, 1959an Erromako saria irabazi zuen eta Villa Medicin egonaldi bat egin zuen gero, Balthus zuzendari izan zen garaian. 1972tik aurrera, Sevresko lantegiko ikerketa-lantegiko buru izan zen eta 1976tik aurrera, Arte Ederretako Eskolako irakasle.

Urnes Kaddish (1978-1980) eskulturek, semeak aita hilari egiten dion Kaddish otoitzarekin dute zerikusia; Kamakura (1988) eskulturek, piramide bitxietatik ateratzen diren fraide japoniarrak gogorarazten dituzte eta Les Barques (1988) eskulturek, berriz, hilen erresumarako bidaiaren gaia berreskuratzen dute. Neurri txikiko eskultura horiez gainera, eta enkargu publikoei esker, obra handiak ere egin ditu, esate baterako, Monument à la mémoire de Jean Moulin (Champs-Élysées, Paris, 1984), Bercyko Finantza ministerioko Atea (Paris, 1989) edota Saint-Ayoul elizako Tinpanoa (Provins, 1990). Heldutasun garaiko lan horiek estilo pertsonalean berreginiko tradizio ikonografikoan koka daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Jeanclos Aldatu lotura Wikidatan