Georges urakana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Georges urakana
1998 - Indarra: 4
Hurricane Georges nearing peak intensity.png

Sorrera Irailaren 5a
Desagerpena Urriaren 1a
Haizerik indartsuena 250 km/ominutu bat baino gehiago
Presiorik txikiena 937 hPa
Kalteak 9.720 milioi dolar
Hildakoak 602
Kaltetutako lekuak Haizealdeko uharteak, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Haiti, Kuba, Florida Keys, Mississippi, Alabama, Louisianaren hego-ekialdea, Floridaren ipar-mendebaldea

Georges urakana Ozeano Atlantikoko zikloi tropikala izan zen, 1998ko bortitzenetan bigarrena. Urte horretako irailean Karibea eta Mexikoko golkoa zeharkatu zituen, kalte handiak eraginez. Cabo Verde motakoa zen, eta 4. mailara iritsi zen Saffir–Simpson eskalan. 602 lagun hil zituen, gehienak Hispaniola uhartean,[1] eta 9.720 milioi dolarreko kalteak eragin zituen, Saint Kitts eta Nevis, Puerto Rico eta Hispaniolan batez ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Guiney, John L. Preliminary Report. Hurricane Georges. 15 September - 01 October 1998, National Hurricane Center, nhc.noaa.gov
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges urakana Aldatu lotura Wikidatan