Gerrymandering

Gerrymandering XIX. mendetik aurrera politika zientzian egin izan den hauteskundeetako azpijokoa da, hauteskundeetan nahi den emaitza lortzeko asmoz lurralde bateko hautes-eremu batzuen elkarketa edo banaketaren bidez.
Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hitz edo izendapen honek jatorria Massachusetts estatuko Elbridge Gerry gobernadorearengan du. 1812ko Massachusettsko legealdiaren hautes-eremuen mugen berbanaketa ezarri zuen, aurreko mugek Thomas Jeffersonen alderdi errepublikarrari garaipena ematen baizieten. Kazetariek eremu berrien banaketak arrabio (ingelesez "salamander") itxura zuela oharturik, Gerry-mander hitz-elkarketa asmatu zuten. Izendapenak arrakasta izan eta gaur egun arte dirau.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gerrymandering delakoa sor dezaketen hainbat hautes-barrutien diseinu-politikak ere badaude:
- Kontzentrazio aktiboaren bidez: talde jakin baten bozkatzaileak barne hartzen dituen hautes barrutiak ezarriz, barruti horren mugen barnean talde horrek gehiengoa izan dezan.
- Sakabanaketa murriztailearen bidez: talde jakin batek dituen bozak hainbat barrutitan sakabanatuz, eremu horietan gehiengorik izan ez dezan.
- Kontzentrazio murriztailearen bidez: talde batek hainbat barrutitan duen gehiengoa barruti bakar batetara murriztuz, talde horrek gainontzeko barrutietan duen gehiengo totala murriztuz.
- Sakabanaketa aktiboaren bidez: alderantziz, hainbat barrutitan ordezkarien gehiengoa hautatuz ordezkaritza gehiengo jakin bat lortzeko.