Thomas Jefferson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thomas Jefferson
Thomas Jefferson

1801 – 1809
Aurrekoa John Adams
Ondorengoa James Madison

1797 – 1802
Presidentea John Adams
Aurrekoa John Adams
Ondorengoa Aaron Burr

1779 – 1781
Aurrekoa Patrick Henry
Ondorengoa William Fleming

Jaiotza 1743ko apirilaren 13a
Shadwell, AEB
Heriotza 1826ko uztailaren 4a
Charlottesville, AEB
Alderdi Politikoa Demokrata-Errepublikarra
Sinadura Thomas Jefferson-ren sinadura

Thomas Jefferson (1743 - 1826), Estatu Batuetako hirugarren presidentea izan zen, 1801 eta 1809 urteen bitartean. Alderdi Errepublikarrekoa izan zen (gero, Alderdi Errepublikar Demokrata ere deitu izan dena), kongresuko arduradun kontinental, gobernatzaile, estatuko idazkari eta lehendakari ordea ere izan zen. Independentziaren aldeko aldarrikapenaren (Independentzia Adierazpenaren) egile nagusia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Virginiako gobernari aukeratu zuten 1776an eta kargu horretan egon zen 1781 arte. Ondoren, Estatu Batuen ordezkari nagusia izan zen Parisen eta estatuko lehen idazkari nagusi izendatu zuten 1789an. 1794an George Washingtonengandik urrundu zen, Frantziako Iraultzaren alde agertu zelako; gainera, Estatu Batuetako Lehenengo Bankuaren kontrako jarrera hartu zuen, Washingtonek ez bezala. Jeffersonek lehenengo Alderdi Errepublikanoa bultzatu zuen aurrerantzean, Alderdi Federalistaren aurrez aurre.

Estatu Batuetako lehendakari izan zen 1801-1809 bitartean eta Washingtonen kokatu zuen hiriburua, Estatu Batuen gobernu egoitza izateko propio sortutako hiria. Louisianako estatua eta lurraldea (Missouri deitzekoa) erosi zizkion Napoleoni 1803an, eta Europako gerra girotik kanpo eduki zuen bere herria ondoko urteetan. Lehendakaritza utzi eta Virginiako hezkuntzaz eta unibertsitateaz arduratu zen. Eraikuntzan ere aritu zen eta estilo berri bat hedatu zuen, errepublika gaztea izenekoa. Aski ezagunak zituen zientziaren metodoak; pisuei eta neurriei buruz saioak egin zituen.

Jeffersonen demokrazia eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jeffersondar demokrazia»

Thomas Jefferson zen Estatu Batuak izan behar zenari buruzko ideologia bietako baten sortzailea. Bestea, berriz, Alexander Hamiltonek eta, neurri handi batean, George Washingtonek adierazi zuten hasiera batean. Orduko Alderdi Errepublikanoan hezurmamitu ziren bere ikuspegiak (geroago Alderdi Demokrata bihurtua), Alderdi Federalistari kontrajarria.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Jefferson Aldatu lotura Wikidatan