Getariako itsas-gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Getariako itsas-gudua
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Franko-espainiar Gerra
Bataille navale de Guetaria 1638.jpg
Data1638ko abuztuaren 22a
LekuaGetariako kostaldea, Bizkaiko golkoa
Koordenatuak43°18′N 2°12′W / 43.3°N 2.2°W / 43.3; -2.243°18′N 2°12′W / 43.3°N 2.2°W / 43.3; -2.2
EmaitzaFrantziarren garaipena
Gudulariak
 Frantzia  Espainia
Buruzagiak
Frantzia Henri de Sourdis
Frantzia Claude de Launay-Razilly
Espainia Lope de Hoces
Indarra
27-44 itsasontzi
7-8 brulote
12-18 galeoi
Galerak
Itsasontzirik ez. 40 hildako.[1] Ia galeoi guztiak. 4.000[1] – 5.000 hildako.[2]

Getariako itsas-gudua 1638ko abuztuaren 22an Bizkaiko golkoan gertaturiko itsas-gudua izan zen, Franko-espainiar Gerran eta Hogeita Hamar Urteko Gerraren barnean.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1638ko ekainean frantziar armadak Bidasoa zeharkatu zuen Hondarribia setiatzeko. Armadak 27-44 itsasontzi inguruen laguntza zuen, Henri de Sourdisen zuzendaritzapean zeudela.

De Hoces almiranteak frantziar ontziteria erasotzeko agindua hartu zuen baina 12 galeoi besterik ez zituen. Abuztuaren 17an espainiar itsas-armada Getariako portutik atera eta kostaldetik hurbil kokatu zen. Horrela, frantziar itsasontzi handien hurbilketa ekidin eta itsasertzetik laguntza zuen. Orduan, De Sourdisek espainiarrak bonbardatzea eta bruloteak bidaltzea erabaki zuen.

Horretarako ipar haizearen laguntza behar zuen, abuztuaren 22an gertatu zena. Frantziarren plana primeran irten zen. De Hocesek ez zen bruloteen zain frantziarrek horrelakorik erabiltzen ez zutelako. De Sourdisek gainera bruloteak maskaratu eta itsasontzi arruntak ziruditen.

De Hocesek, etsiak jota eta frantses itsas eskuadrak posizioa hartuko zuelakoan, portuan ainguraturik zeuden espainiar itsas armadako itsasontzien biltegiak zartaraztea agindu zuen. Eztanda izugarria izan zen, eta Getariaren zati handi bat birrindu zuen.

Espainiar itsas armada osoa, Santiago izan ezik, sutan errea izan zen. 1.000 marinel baino ez ziren kostaldera ailegatu, tartean Lope de Hoces bera. Chevalier Paulek lan handia egin zuen guduan.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildakoak orotara milaka izan ziren. Pentsa daiteke haietako asko getariarrak zirela, De Hocesek agindutako eztandaren ondorioz hilak. Frantses itsas armadan, hamarka hildako batzuk zenbatu ziren.

Richelieu kardinalak eraikitako frantziar itsas-armada berriaren lehenengo garaipen inportantea izan zen eta hau oso pozik zegoen emaitzarekin. Frantziarrek Bizkaiko golkoaren behin-behineko kontrola lortu zuten.

Itsason izandakoa garaipenak ez zuen balio izan Hondarribia bereganatzeko eta, hiru aste beranduago, frantziarrak menderatuak izan ziren.

Abraham Duquesne frantziar almiranteak guduan zegoen eta 1676an taktika bera erabili zuen Palermoko itsas-guduan.

Itsasontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Couronne, 72 kanoi, 500 lagun, Claude de Launay-Razilly almiranteordea
  • Navire du Roi, (52) 300 lagun, Philippe des Gouttes
  • Vaisseau de la Reine, (38), 245 lagun, Danerac
  • La Vierge, (34), 245 lagun, Jacques du Mé
  • Le Cardinal,(30), 245 lagun, de Coypeauville.
  • Le Triomphe, (30), 205 lagun, de Caen
  • La Victoire, (30), 205 lagun, Contenaut
  • Saint-Louis de Hollande, (24), 205 lagun, Treillebois
  • Trois-Rois: (30), 205 lagun, Baptiste
  • La Fortune, (30), 205 lagun, de Casenac
  • L'Europe, (34), 205 lagun, Chevalier Jules de Montigny
  • Le Triton, (30), 155 lagun, Villemoulin
  • Le Faucon, (30), 155 lagun, Dumenillet
  • Le Cygne, (30), 205 lagun, Chevalier de Cangé
  • Le Cocq, (30), 205 lagun, De Chastelus
  • La Licorne, (30), 205 lagun, La Chesnaye
  • Le Corail, (30), 205 lagun, de Porte-Noire
  • L'Emerillon, 125 lagun, de Morsay
  • Le Saint-Charles, (28), 155 lagun, Saint-Etienne
  • Le Dauphin du Havre, (28), 155 lagun, Boisjoly
  • La Perle, (24), 125 lagun, La Roullerie
  • La Renommée, (24), 125 lagun, Daniel
  • L'Intendant, (24), 125 lagun, de Conflans
  • Le Saint-Jean, (24), 125 lagun, Abraham Duquesne
  • La Magdelaine de Brest, (24) 125 lagun, Louis de Senantes
  • Turc, 100 lagun, Jean Guiton
  • Saint-Francois, (16) 100 lagun, Regnier
  • Marguerite, (14), 100 lagun, La Treille
  • Hermine, (14), 100 lagun, de Lignieres
  • Neptune, (16), 100 lagun, Chevalier Paul
  • Esperance-en–Dieu, (24) 100 lagun, Chevalier Garnier
  • Petit-Saint-Jean, (16) 100 lagun, Razet / De Broq
  • Fregate du Havre, 66 lagun, Clerisse
  • Royale, (8), 82 lagun, Savigny
  • Cardinale, (8), 92 lagun, Baronnie
  • Lion
  • Nassau
  • Licorne
  • Grande Fregate de Brest, (8), 92 lagun
  • Flibot de Brest
  • 7 edo 8 brulote

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Capitana, Lope de Hoces y Cordova
  • Santiago, Nicolas Judice
  • Neptuno
  • Samta Teresa
  • Carmen
  • San Juan
  • Nuestra Senora de la Anunciacion
  • Nuestra Señora del Caro
  • 4 fragata

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Vergé-Franceschi, Michel. (2002). Dictionnaire d'Histoire Maritime. in: collection Bouquins. éditions Robert Laffont, 709 or..
  2. Le Moing, Guy. (2011). Les 600 plus grandes batailles navales de l'Histoire. Marines Editions, 205 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]