Geuzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Geuzen jendearen ikurra

Geuzen (nederlanderaz: Geuzen, ˈɣøːzə(n) ahoskatua; frantsesez: Les Gueux; “eskaleak”) Hamazazpi Probintzietako aitoren seme talde bat izan zen, 1566an Inkisizioaren kontrako eskakizuna egin ziona Margarita Parmakoa espainiar gobernariari; bertan, katolikoek eta protestanteek Herbeheretako probintzien askatasuna errespetatzea eskatzen zuten. Hartan, espainiarren aldeko aholkulari batek “N'ayez pas peur Madame, ce ne sont que des gueux” (“Ez izan beldurrik Madame, eskaleak bertzerik ez dira”) esan omen zuen, erdeinuz. Matxinoek hitz berori bere egin eta handik aurrera independentziaren aldekoek Geuzen (“eskaleak”) esan zioten beren buruari.[1]

Armentièresko ikonoklasten istiluen ondoren (1566) bi taldeak banatu egin ziren. Gilen de la Marckek itsaslapurrak bildu zituen watergeuzen izenaren azpian. 1572an haiek egin zuten eraso handiak matxinada orokorra ekarri zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martinez Rubio, Elena Deabru gurea Berria egunkaria, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-1-31.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Geuzen Aldatu lotura Wikidatan