Ghost of Tsushima
Ghost of Tsushima 2020an Sucker Punch Productions estatubatuar enpresak garaturiko abenturazko bideo-jokoa da. Jokalariek mundu ireki bat dute esploratzeko eta protagonista, Japoniaren mongoliar inbasioaren garaian, Tsushima uharteko azken samuraia da. Jokoa 2020ko uztailaren 17an kaleratu zuten.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1274an Tsushima uharte eponimoan girotutako jokoa Jin Sakai (Daisuke Tsuji) samuraia protagonista da, Japoniaren mongoliar inbasiotik bizirik atera zen bakanetakoa. Jinek borroka estilo berri bat menderatu beharko du, mamuaren bidea, mongolak garaitzeko eta bere herriaren eta uhartearen askatasunaren alde borrokatzeko. Jin gatazka moral batean murgilduta dago, samurai kode (bushido) zorrotzaren arabera isilpean borrokatzea desohoragarria baita. Bere osabaren onespena ere ez du jasotzen, Tsushimako uharteko jaunarena, berarentzat aitarena bezalakoa dena.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Amechazurra, Martín. (2020-4-27). «PlayStation anuncia la nueva fecha de lanzamiento de The Last of Us 2 y Ghost of Tsushima en PS4» 3DJuegos.
- ↑ (Gaztelaniaz) Dornbush, Jonathon. (2017-10-30). «Sucker Punch Announces Ghost of Tsushima» IGN.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |