Elmer Bernstein
Itxura
Elmer Bernstein (1922ko apirilaren 4a, New York – 2004ko abuztuaren 18a, Ojai, Kalifornia) estatubatuar konposatzailea izan zen. Hainbat film ezagunen soinu bandak konposatu zituen, esate baterako, The Magnificent Seven, The Ten Commandments, The Great Escape, To Kill a Mockingbird, Ghostbusters eta The Field.
1967an Thoroughly Modern Millie filmaren soinu bandarengatik Oscar Saria irabazi zuen. Urrezko Globo Sariak birritan irabazi zituen, bai eta Grammy Sarietarako izendatua egon ere.