Gianni Amelio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gianni Amelio
Gianni Amelio 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Magisano1945eko urtarrilaren  20a (73 urte)
Herrialdea  Italia
Hezkuntza
Heziketa University of Messina Itzuli
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak
IMDb nm0002167

Gianni Amelio (San Pietro Magisano, Catanzaro, 1945eko urtarrilaren 20a) italiar zinemagilea da.

1970ean zuzendu zuen lehen filma, La fine del gioco (Jokoaren bukaera), RAIrentzat, eta 1973koa du lehen film luzea, La città del sole (Eguzkiaren hiria). 80ko hamarkadan finkatu zituen estiloa eta filmen gai nagusiak: ideien eta bizitzeko estiloen aurrean gizonak duen jarrera, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak, degradazioa, frustrazioa eta itxaropena. 90eko hamarkadan, oso ezaguna egin zen, haren filmek sari asko jaso baitzituzten. Porte aperte (1990, Ateak zabalik) filma heriotza-zigorrari buruzko Leonardo Sciasciaren izen bereko liburuaren egokitzapena da, eta Felix saria (Europako Oscarra) jaso zuen, besteak beste. Il ladro di bambini (1992, Lapurtutako haurrak) filmak ere beste Felix bat irabazi zuen. Lamerica (1994) obran, 90eko hamarkadaren erdialdera Albaniak bizi zuen gatazka sozial eta ekonomiko larriaren istorioa kontatu zuen, eta zenbat sari jaso zituen Cannesen. 1998an, Veneziako Mostrako Urrezko Lehoia jaso zuen Così ridevano filmagatik. 2006an, La stella che non c'è filma plazaratu zuen, eta, 2009az geroztik, Turingo Zinemaldiko zuzendaria da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]