Gifuko gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gifuko gaztelua
岐阜城
Gifu Castle.jpg
Kokapena
Herrialdea Japonia
Japoniako prefekturakGifu
Core city of Japan Gifu
Kokapen fisikoa Mount Kinka Itzuli
Ur-masa Nagara ibaia
Koordenatuak 35° 26′ 02″ N, 136° 46′ 56″ E / 35.43388889°N,136.78222222°E / 35.43388889; 136.78222222Koordenatuak: 35° 26′ 02″ N, 136° 46′ 56″ E / 35.43388889°N,136.78222222°E / 35.43388889; 136.78222222
Historia eta erabilera
Irekiera1201
Izenaren jatorria Qishan County Itzuli
Arkitektura
Materiala(k) Hormigoi armatua

Gifuko gaztelua (japonieraz: 岐阜城 Gifu-jō?) Japoniako Gifu hirian dagoen japoniar gaztelua da. Kinka mendiaren tontorrean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gifuko gaztelua Nikaidō leinuak eraiki zuen 1201 eta 1204 artean, Kamakura Aroan, hasiera hartan Inabayama gatelua (稲葉山城 Inabayama-jō) izenarekin. XVI mendean Oda Nobunagak gaztelua menperatu zuenean izena aldatu zion, Gifu bihurtuz, eta gaztelua berriztu handitu eta gotortu egin zuen.

1600ko Gifuko gazteluaren borroka Sekigaharako burrokaren aurrekaria izan zen. Borroka horretan gaztelua oso kaltetua izan zen eta bertako material ugari hiriko beste gaztelua gotortzeko erabili zen, Kanō gaztelua hain zuzen ere. Gaur egun Kanō gazteluaren hondarrak baino ez daude.

Gifuko gazteluak egoera txarrean bada ere aurrera jarraitu zuen baina Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek erabat suntsitu zuten. 1950 hamarkadan Gifu gaztelua berreraiki zen oraingoan zementuzko egitura egin zitzaiolarik.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru solairutako gztelua da eta barnean Gifuko historia azaltzen duen erakusketa zabala dago; mapak, armak, irudiak eta beste hainbat objetu ikus daitezke.

Goiko solairuan behatokia dago eta bertatik 360º-tako panoramika ederra ikus daiteke, Nagara ibaia eta hegoaldean dagoen Nagoia hiria besteak beste.

Gazteluaren ondoan Gifu gazteluaren artxibo museoa dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gifuko gaztelua Aldatu lotura Wikidatan