Edukira joan

Gikongoroko elizbarrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gikongoroko elizbarrutia
Dioecesis Ghikongoroensis
Kokapena
HerrialdeaRuanda
Elizako probintziaKigali
Apezpiku hiriaGikongoro
Estatistikak
Eremua2.057
Biztanleria
- Denera
- Katolikoak
(2021)
612.148
237.780 (%38.8)
Parrokiak17
Apaiz sekularrak45
Erregelapeko apaizak5
Bataiatuak apaizeko4.755
Lekaideak13
Lekaimeak109
Informazioa
Errituaerromatarra
Sorrera1992ko martxoaren 30a
KatedralaGikongoroko Familia Santuaren katedrala
Hierarkia
ApezpikuaCélestin Hakizimana
Metropoli-artzapezpikuaAntoine Kambanda
Mapa
Webgunea
https://www.diocesegikongoro.com/parishes/


Gikongoroko elizbarrutia (frantsesez: Diocèse de Gikongoro, ingelesez: Diocese of Gikongoro, kinyaruandaz: Diyosezi ya Gikongoro, latinez: Dioecesis Ghikongoroensis) Erromatar Eliza Katolikoaren ruandar elizbarrutietako bat da. 1992ko martxoaren 30ean ezarri zen[1]. Apezpikuaren egoitza Gikongoron dago. Egun apezpikua Célestin Hakizimana da[2].

Elizbarruti horretan Kibehoko Andre Mariaren agerraldiak gertatu omen ziren 1980ko hamarkadan[3].

1999an, Augustin Misago apezpikua atxilotu zuten Ruandako genozidioan parte hartzea egotzita. 30 ikasleren hilketa leporatu zioten. 14 hilabete espetxean eman ondoren, haren aurkako karguak kendu zituzten, espetxetik irten zen eta karguan jarraitu zuen[4][5].

Apezpikuen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Augustin Misago (1992-2012)
  • Célestin Hakizimana (2014-)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Latinez) «Constitutio Apostolica Ghikongoroensis» The Holy See 1992-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  2. (Ingelesez) «Diocese of Gikongoro» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  3. (Ingelesez) Curran, Bridget. (2010). The Miracles of Mary: Everyday Encounters of Beauty and Grace. Inspired Living, 128 or. ISBN 174175514X..
  4. (Ingelesez) Bucyensenge, Jean Pierre. «Rwanda: Bishop Augustin Misago Passes Away» All Africa 2012-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  5. (Frantsesez) Mitari, Jean. «Rwanda : décès de Monseigneur Misago» Jambonews 2012-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]