Gillermo Larrañaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gillermo Larrañaga
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1905eko apirilaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1978 (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Gillermo Larrañaga (Azkoitia, 1905ko apirilaren 10a - ?, 1978) gipuzkoar idazle eta itzultzailea izan zen. Jesuita; Loiolan, Oñan eta Marneffen egin zituen ikasketak. Euzko-gogoa, Zeruko Argia eta Jesus´en Biotzaren Deya aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak. Irakasle izan da Caracasen, Bilbon, Las Palmasen eta Tuteran. Larrañagaren itzulpen batzuk: Milla ta bat gauetako ipuinak, Venezuela´ko matxinadak amazortzigarren gizaldian eta Arturo Kanpionen Izkuntza ta abenda izeneko liburua, denak Euzko-gogoa aldizkarian argitara emanak. Irakaskuntzarako testu ugari egin ditu, nahiz eta asko argitaragabe egon: Ludi-jakintza, Kristal-jakintza, Mineral-jakintza. Landare jakintza botanika obra eman zuen argitara 1975ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]