Giovanni Luigi Fieschi
Giovanni Luigi Fieschi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Genova, 1522 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Genovako Errepublika |
Heriotza | Genova, 1547ko urtarrilaren 2a (egutegi gregorianoa) (24/25 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Familia | |
Aita | Inozentzio IV.a |
Leinua | Fieschi family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Giovanni Luigi Fieschi (Genova, c. 1522 – 1547ko urtarrilaren 2a), Lavagnako kondea, Il Giovanne (Gaztea) deitua, genovar noble bat izan zen.
Hasieran Frantzisko I.a, eta ondoren, Piacenzzako dukea eta Paulo III.a Aita Santua laguntzaile zituela, Genovako agintari bihurtzeko Andrea Doria makurrarazten saiatu zen. Lortzear zegoela, itsasora erori eta itota hil egin zen. Horren ondorioz, konspirazioak huts egin zuen, eta Giovanni Luigi Fieschiren laguntzaileak gogor zigotuta izan ziren. Orduan, fieschitar batzuek Frantzian aurkitu zuten babesa eta frantses egin ziren, izena ere frantsestuz. Konspirazio eta matxinada horri buruz Agostino Mascardik idatzi zuen italieraz, eta Retz kardinalak frantsesez. Friedrich Schillerek ere Die Verschwörung des Fiesco zu Genua (Fieschiren konplota) izeneko antzezlana idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.