Gipuzkoa 2.0

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gipuzkoa 2.0 —labur, GI 2.0Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak, 2011-2015 legegintzaldian Kultura, Gazteria eta Kirola, euskara gai nagusitzat zuten edukiekiko jarrera proaktiboa bultzatzeko balioko zuen ekimena izan zen. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko 2007-2011ko Kudeaketa Planean[1] etorri zen, eta hiru jarraibide hartu zituen bere baitan:

  • Informazio eta Komunikazio Teknologia bidezko sozializazio sistematikoa (digitalizatzea, sustatzea eta hedatzea).
  • Gipuzkoako ondarea mantentzea eta zabaltzea.
  • Kultura industriak sustatzea.

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halaber, euskararen presentzia eta erabilera arlo guztietan bizkortzea azpimarratzen zuen eta Gipuzkoa 2.0 izan zen aipaturiko 2007-2011 Kudeaketa Planaren giltza. Helburu hauek lortze aldera bere baitan lau lan ildo nagusi ezarri zituen:

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileak edukiekiko izango duen eskuragarritasuna erosoa izan behar du bai teknikoki eta baita ere legalki, zentzu horretan edukiak atzigarri izateko prestaketak, METS estandarizazioa, hiperlokalitatea, Creative Commons BY-SA baimena... bultzatu ziren. Edukiak uneoro eskuragarri izatea eta beraien kontsumo aktiboa sustatzeko prestaketak bultzatu ziren.

Zerbitzu baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde, erakunde edo administrazioek kudeatzen dituzten edukiekiko atzigarritasuna bermatzeko, API irekien sorkuntza bultzatu zen, eta edukien bernahasketa eta partekatzea errazteko balioko zuten audio indexazioa, OCR tresnak, ahots sintesiak, kode irekiak eskuratuko zirela bilatzen zen, horien bitartez widgetak, baliabide berriak eta sorkuntza berriak ahalbideratzea erraztuko zutelarik.

Baliabide ekonomikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako Foru Aldunditik bideratzen diren aurrekontuak enpresak, elkarteak, garatzaileak eta erakunde publikoak beraien edukiekiko atzigarritasuna erraztuko zuten ekimenak bultzatzea bilatu zen. Aldi berean, aipaturiko edukiekiko atzigarritasuna erraztuko zuten ekimen eta baliabide berriak babestea bilatu zen. 2009ko uztailaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 137. alean Gipuzkoa 2.0 ekimenaren filosofiara atxikitu ziren lehenengo dirulaguntzak publiko egin ziren. Deialdi horretako aurrekontu kopurua akats batekin publikatu zirelarik, behin betiko kopuru zuzenak 2009ko uztailaren 28 Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 140. alean publikatu ziren.

Elkarlana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztiker ikerguneko Susana Martinez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuko kultur sustapen eta hedapenerako zuzendari den Haritz Solupe Gipuzkoa 2.0 Elkarlanean egitasmoaren berri ematen.

Euskal kulturaren eragileekin elkarlanean aritzeko beharra azpimarratzen zuen Gipuzkoa 2.0 ekimenak, edukien federazioaren bitartez, edukiak partekatuz eta beraiekiko eskuragarritasuna eta erabilerraztasuna bermatuz. Gipuzkoa 2.0 ekimenak jarrera patrimonialistak alboratu eta inplikaturiko agente guztien partehartzearen aldeko apostua egiten zuen: Industria kulturala, kultur eragileak, sortzaileak, blogariak, erabiltzaileak...

Elkarlan hau gauzatze asmoz eta euskal kulturaren ekosistemak zein norabide estrategiko jarraitu beharko lituzken aztertze aldera, 2010eko udazkenean "Gipuzkoa 2.0 Elkarlanean" izenburupeko jardunaldiak Miramongo Teknologi Parkeko eraikin nagusian gauzatu ziren [2]. Jardunaldietan euskararekin eta teknologiarekin erlazioa zuten jatorri anitzetako Gipuzkoako adituek parte hartu zuten, hala nola Maite Goñi, Gorka Julio "Teketen", Iban Arantzabal, Ahotsak.com [3]... Jardunaldien ondorioak hainbat bideo eta dokumentuetan jaso ziren eta eskuragarri daude[4].

Auzolana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa 2.0 ekimenaren filosofiari men eginez eta Kultura eta Euskara Departamentuaren 2011ko dirulaguntzen irizpideak ezartzeko asmoz, Gipuzkoako kultur ekosistemarekin batera eztabaida prozesua abian jarri zen. Eztabaida gauzatzeko, Auzolana deituriko wikia martxan jarri zen eta partehartzaileengandik jasotako irizpideak 2011. urteko dirulaguntza deialdian [5] jaso ziren.

Ekimenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa 2.0 filosofiak ekimen hauek hartu zituen bere baitan:

Gipuzkoa 2.0 ekimenaren etiketen lainoa.

GureGipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzinako eta gaur egungo Gipuzkoa ondare grafikoa sustatzea, partekatzea eta bultzatzea du helburu nagusia. Erabiltzaileei Gipuzkoako Foru Aldundiaren edukiekiko atzigarritasuna eskaintzearekin batera, erabiltzaileei beraien edukiak partekatzeko aukera ematen die. GureGipuzkoa.net atariaren informazio osagarria bere FAQetan aurkitu daiteke.

Gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileei atariko edukien erabilpena erraztearren, Kultura eta Euskara Departamentuak Mozilla Firefox nabigatzailearentzako gehigarria[Betiko hautsitako esteka] eta OpenOffice bulegotikako suitearentzako gehigarria kaleratu zituen 2009ko uztailean.

API publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaile eta garatzaileei GureGipuzkoako edukien partekatzea errazte aldera, GureGipuzkoak API publiko bat eskuragarri du.

B5M mapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edukien hiperlokalitatean sakontze aldera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak kudeatzen dituen B5M mapen 1954ko eta 2010ko mapak txertaturik ditu. Gipuzkoaz at dauden datuak bisualizatzeko aldiz, Google Mapsen geruza bat ezarrita du.

Euskararen Zerbitzu Plataforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekimen honen azalpenean irakurtzea [6] dagoenagatik,

« Euskararen Zerbitzu Plataforma euskararen inguruan azken urte hauetan garatu diren web zerbitzu biltegia da eta beraurekiko azken urteetan garatu diren hizkuntz teknologia berriekiko erabiltzaile guztien irisgarritasuna erraztea du helburu. Ez da I+G proiektu bat, erabilpena errazteko helburua duen proiektu bat baizik. »


ZuZeu.com webgunean Euskararen Zerbitzu Plataformako TTS tresnarekin testuak audiora nola bihurtu daitezken azaltzen duen prozesua kontsultatu daiteke[7].

GipuzkoSfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokian tokiko informazio kontestuala uneoro eskuratzeko proiektua izan zen. Baseliza bat ikuskatzen ari bagara berari buruzko informazioa denbora errealean atzitzeko baliabide eta tresnak martxan jartzea zuen xede nagusia. Froga moduan GureZarautz.net atariaren inguruan garatzen ari diren tresnak izan ziren lehenengo aplikazio praktikoa.

Liburutegia 2.0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektu honek bi ardatz nagusi ditu. Alde batetik, autore-eskubide gabeko euskarazko literaturarentzat erreferentzia izatea. Bestetik, Koldo Mitxelenaren liburutegia erabiltzen duten guztien esperientzia honako hauei esker aberastea: katalogoa, bilduma digitala lehenestea (euskara bilduma, batez ere), eta web 2.0ko elementuak gehitzea, hala nola liburutegiaren APIa[8].

GipuzkoaMatic: Datu irekien eta zerbitzu digitalen direktorioa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GipuzkoaMatic[Betiko hautsitako esteka] Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen datu irekien eta zerbitzu digitalen direktorioa da[9]. Gipuzkoa 2.0 programaren pean garatu ziren garapen teknologiko guztiak bere barnean gorde ziren eta erabiltzaileek teknikoki eta legalki lizentzia libreen aldeko apostua medio (GPL, NewBSD edo MPL...), eskuragarri dituzte.

Meta: Repositorio Digitala.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirola Departamentuak kudeatzen dituen funtsa digitalen sarrera irekiko repositorioa da[10].

Sustatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa 2.0 ekimenaren elkarlanean oinarritzen den lan ildoak kultur eragileen arteko elkartasuna duelarik bere gako nagusia, Gipuzkoa 2.0ren filosofiara atxikitzen diren eragileen babesa jasotzen hasi da jada. 2009ko uztailaren 25eko datarekin, Gipuzkoako Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera eduki grafikoen partekatzea erraztuko duen elkarlanerako egitasmoaren berri eman zuten eta aldi berean, beste gizarte eta kultur eragileei ere elkarlanerako gonbitea luzatu zieten. Egun horretan egindako aurkezpenean Kutxaren Fototekaren eduki grafikoak GureGipuzkoa.net atariaren bitartez erabiltzaileekin partekatzeko aukera egongo zela aurkeztu zen. Aldi berean, Aranzadiko edukiak ere GureGipuzkoa.net ataria erabiliz erabiltzaileekin partekatzeko erabiliko zela adierazi zuten eta lehenengo pausoa Jesus Elosegi argazkilari tolosarraren bilduma jasoko da.

Ekimenaren aurkezpen publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia Gipuzkoa 2.0 egitasmoaren berri ematen bere aurkezpen ekitaldian.

Gipuzkoa 2.0 ekimenaren ildo nagusiak aurkezteko ekitaldi publikoa Donostiako Tabakalera zentroan 2009ko uztailaren 28an egin zen. Ekitaldiak bi atal izan zituen. Lehenengoa Sustatu.com-ek kudeatzen lagundu zuen eta bertan Boing Boing blogeko editore eta ekintzaile den Cory Doctorowk euskal blogariekin solasean jardun zen Tagzaniako Luistxo Fernandezek aurkezpen lanak egin zituelarik. Bigarrengo atalean hiru izan ziren hizlariak eta Gipuzkoako kultur ekosistemaren ordezkarien aurrean egin zen. Bigarren aurkezpen honetan Ordiziako Jakintza Ikastolako Maite Goñi irakasle eta ekintzaileak, Boing Boing blogeko editore eta ekintzaile den Cory Doctorowek eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Markel Olano Ahaldun Nagusiak parte hartu zuten.

Programaren egunerokotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa 2.0 programaren egunerokotasuna, programaren blogean[11] jasotzen zen eta programa martxan egon zen bitartean jazotako ekimen guztiak deskribatzen ziren, hala nola Europeanaren euskaraketa, Nancy Proctorren hitzaldia, hitzaldiak, aurkezpenak...

Egungo egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa 2.0 ekimenaren etorkizuna 2012. urtean kinka larrian dago. Ekimenaren pean abiaturiko proiektuek aurrera jarraitzen dute (adibidez, dagozkien hainbat webgune sarean ageri dira); aldiz, prentsan argitaratutakoari kasu egiten bazaio, eta batik bat 2011-2015 legegintzaldian Euskara zuzendari den Zigor Etxeburuak esandakoari[12] erreparatzen bazaio, Gipuzkoa 2.0 programa desagerturik dago. Programaren egungo egoera ez da batere argia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]