GureGipuzkoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
GureGipuzkoa
Guregipuzkoa logo.jpg
URL helbidea www.guregipuzkoa.net
Webgune mota Argazkiak elkarbanatzea
Erregistroa Aholkatzen da.
Hizkuntza(k): Euskara, Gaztelaniera
Jabea Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua.
Egilea Kultura eta Euskara Departamentua.
Argitalpen data 2009ko uztaila
Egoera Aktibo
Artikulu kopurua, orain 0

GureGipuzkoa argazkiak partekatzeko dohaineko webgune bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu eta bultzaturikoa. Urtetan zehar digitalizatu eta katalogaturiko argazki edukiak publikoaren eskura jarri eta erabiltzaile arruntei beraien edukiak webgunean bertan partekatzeko aukera ere ematen die.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GureGipuzkoaren hastapenetan, Indalecio Ojanguren eta Sigfrido Koch argazkilarien bildumak jarri ziren eskuragarri. Digitalizazio eta katalogazio lanek aurrera egin ahala, Juan San Martin Bilduma gehitu zen eta Jesus Elosegi bilduma erakustekotan daude Aranzadi Zientzia Elkartearekin sinaturiko elkarlan hitzarmen bati esker[1]. Aldi berean, Kutxako Fototeka, 1.300.000 argaki, GureGipuzkoan erakusgai jartzeko baliabideak martxan jarri ditu. Gainera, atariak herritarren esku jartzen du Gipuzkoarekin erlazioa izan dezaketen beraien edukiak Creative Commons baimenen bitartez partekatzeko aukera izan dezaten.

Edukiekiko eskuragarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GureGipuzkoan partekatzen diren argazki bildumekiko atzigarritasuna erraztuko duten hainbat tresna garatu da, alderdi teknikoaren zein legalaren aldetik.

Arlo teknikoan, argazkilaritza edukiekiko atzigarritasuna errazten duten tresna hauek daude: Geokokapena, tagen erabilpena, Googleekin ongi moldatuko diren URLen erabilpena, API publikoa, OpenOffice eta Mozilla Firefoxentzako pluginak…


Edukien egoera legalari dagokionean, GFAk kudeatzen dituen edukiekien eskuragarritasuna eta erabilpena errazteko asmoz, Kultura eta Euskara Departamentuak Creative Commons BY-SA Aitortu-BerdinPartekatu baimenaren alde apostua egin du, berau Wikipediarekin bateragarria delarik, egiletza aitortza bermatzen du, edukien hedapena zabaltzen du eta lana eratorria, egongo balitz, baimen berberean banatuko litzakela bermatzen du.

Tresnak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edukiekiko eskuragarritasuna errazten duten tresnen artean hauek aipatu daitezke:

Hiperlokalitatea B5M mapekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GureGipuzkoak hiru mapa maila ditu. Gipuzkoaz at dagoen geografia Google Mapsen ohiko mapa mailarekin bistaratu daiteke. Gipuzkoako geografia aldiz, maila horrekin, 1954. urteko argazkien mailarekin eta 2008. urteko azkeneko mailarekin ikusi daiteke.

Visualización de la herramienta mapa en GureGipuzkoa

Mapa hauek Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura taldeak kudeatzen ditu, berau Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren pean dagoelarik eta beste zerbitzu komertzialei ezinezkoa zaien Gipuzkoako lurralde osoaren gaineko definizio maila eskaintzen du.

API publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GureGipuzkoako edukiekiko eskuragarritasuna erraztuko duten aplikazioak enpresa eta garatzaileek garatu ahal ditzaten, GureGipuzkoak API publikoa eskaintzen du (Application Programming Interface).

GureGipuzkoaren API publikoaren lehenengo erabilpenak, OpenOffice bulegotikako suitearentzako gehigarri baten garapena ahalbideratu du eta Mozilla Firefox nabigatzailearentzako gehigarri baten sorkuntza. Horrekin batera, beste webgune batzuetan erakusten diren argazkiak zerbitzatzen ditu GureZarautz.net adibidez.

OpenOffice plugina eta Firefox gehigarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GureGipuzkoako edukiekiko eskuragarritasuna errazteko asmoz, OpenOffice bulegotikako suitearentzako plugin bat garatu da eta Mozilla Firefox nabigatzailearentzako gehigarria. Bi gehigarriak, Euskalbar eta Xuxen. gehigarriak garatu zituen lan talde berberak garatu zituen[2].

Firefoxentzako garaturiko gehigarria beste edozein gehigarri bezala instalatzen da. Bere webgune ofizialetik jeisten da, automatikoki instalatzen da eta nabigatzailea berrabiarazi ondoren erabat funzionala da. Irudi bat bilatzeko, bilatu nahi den hitz gakoa idatzi eta erlazionaturiko irudi zerrenda bat agertzen da. Gehigarriarekin igoerak taldeka egin daitezke, aukera hau web bertsioan eskuragarri ez dagoelarik.

OpenOfficentzako gehigarria aldiz, behin instalaturik eta abiaturik dagoelarik, pop-up leiho bat izango balitz bezala irekitzen da eta bilaketa eremuan behar den irudiarekin erlazioa duen edozein hitz gako bilatu daiteke, eta hau dena GureGipuzkoaren web bertsioa erabili gabe.

Flickr--->GureGipuzkoa tresna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flickr zerbitzua erabiliko duten GureGipuzkoako erabiltzaileak egongo direla aurrikusiz, Flickreko kontuetatik GureGipuzkoara argazkiak kopiatzeko aukera ematen duen tresna bat[3] garaturik dauka. Kontrako eragiketa ez da posible eta baliabide hau GureGipuzkoako erregistraturiko erabiltzaileentzat soilik dago eskuragarri.

Irudien geokokapen automatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki bat GPSdun kamera batekin hartua izan bada, GureGipuzkoak geokokapen datuez jabetzen da eta argazkia mapan automatikoki kokatuko du erabiltzailearen beste inongo lana beharrezkoa izan gabe.

Album eta galerien bitartezko sailkatzea, RSS jarioak…[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorderiko edukia sailkatzeko lana errazte aldera, erabiltzaileek beraien argazkiak album eta galerien bitartez sailkatu dezakete. Galeriak diaporama eta Flash aurkezpen bezala ikustea daude. Erabiltzaileen jardunaren jarraipena ahalbideratzeko, kontu bakoitzak RSS jarioz horniturik dago.

Aplikazio hauen garapenean garaturiko kodea komunitatearen esku utzi eta hobetua izan dadin pentsatu da. Horretarako EUPL eta New BSD lizentzia sistema bikoitza aukeratu da. EUPL lizentzia GPLrekin bateragarria da eta Europako Batzordeak Europar Batasuna osoko administrazio publikoentzako bultzatzen du. New BSD lizentzia aldiz, sofware askean eskuragarri dauden lizentzia guztien artean liberalena da.

Edukien egoera legala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GureGipuzkoan erakusten diren argazkiak hiru jatorri nagusi dituzte. Alde batetik Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen argazkiak eta bildumak, udalek, fundazioek eta antzeko administrazio publikoek kudeatzen dituzten argazkiak eta bestetik, erabiltzaile soilak beraien kontuetan partekatzen dituzten argazkiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen dituen eta egun, ikusgai dauden bildumak Creative Commons Aitortu - Partekatu baimenera atxikitzen dira, Sigfrido Koch bildumaren salbuespenarekin, berau Creative Commons Aitortu - Lan Eratorririk Gabe baimenera atxikitzen delarik. Urteetan GFAren esku iristen diren edukien egoera legala ezberdina denez, Kultura eta Euskara Departamentuko teknikarien lana edukien erabilpen baldintzak zeintzu diren zehaztea izan zen, hori da Sigfrido Koch bildumaren CC-BY-ND baimenaren zergatia: Bildumaren erosketa kontratuan ez zen zehazten lan eratorriak egiteko eskubidea. Arestian aipaturiko Creative Commons BY-SA baimenak "Approved for Free Cultural Works" zigilua darama, Lan Kultural Libreetarako Baimendua. Baimen honetara atxikitzen diren eduki guztiak Wikimedia Commonsen lizentziarekin bateragarriak direlarik eta artikulu hau bezalakoetan erabiltzeko aukera eskaintzen dute.

Arlo soziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura eta Euskara Departamentuak kudeatzen dituen edukien jatorria anitza denez Departamentuko teknikariek argazki batean agertu daitezken leku, pertsona eta kontestuak ezagutzeko zailtasunak dituzte. Arazo hori aurre egiteko, argazki bakoitzaren fitxak iruzkinak egiteko aukera eskaintzen du. Aukera honek erabiltzaileek egin dezaketen katalogazio amateurra urteetan Gipuzkoako Artxibo Orokorrean zein Kultura eta Euskara Departamentuko beste arloetan egin den katalogazio profesionalarekin uztartzea ahalbideratzen du.

Estatu Batuetako Library of Congressek 2008ko urtarrilean bere Flickr kontuan ezarritako adibidearen parekoa da: Erakunde publikoetako teknikariek urteetan egindako katalogazio profesionala erabiltzaileen katalogazio amateurrarekin uztartzea. GureGipuzkoa kudeatzen duen taldeari zalantzak sortzen dizkion beste gai bat igo daitezken edukien inguruan datza. Kudeatzaileek GureGipuzkoari eman nahi dioten ildoa, Flickrekin lehian ez egotearena da. Zentzu horretan, eskuratuko diren edukiak Gipuzkoako irudi bizi partekatua sortzea bultzatuko dute. Adibide bezala, GureGipuzkoa ez da gipuzkoarron Venezuelako oporren argazkiak gordetzeko lekurik egokiena, merkatuan badaude tresna egokiagoak.

GureGipuzkoaren lan taldeak egokiak ez diren argazkiak publikatzeko eskubidea beretzat gordetzen du: GureGipuzkoara igotzen diren argazki eta iruzkinak publikatu aurretik teknikariek ikuskatzen dituzte.

Egungo eta etorkizuneko egoera.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GureGipuzkoaren garapen teknologikoa etengabeko beta egoera baten pean aurkitzen da.

  • Eduki berriak.

Gehitu behar diren erakundeetako eduki berrien inguruan, 2009ko uztailean Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Kutxaren fototekarekin akordio batetara iritsi ziren GureGipuzkoa beraien edukiak erakusteko balio diezaieten. Aranzadik 18.000 argazkiz osaturiko Jesús Elósegui bilduma CC-BY-SA baimenpean partekatu duen bezala, Kutxak 1.300.000 argazkiz osaturiko bere Fototeka GureGipuzkoan erakusteari ekingo dio.

  • Flickr.The Commons.

GureGipuzkoa kudeatzen duen lan taldeak edukien bisibilitatea areagotzeko asmoz Flickr, Panoramio, Argazkiak.org eta Nirudia webguneetara hainbat argazki igo ditu. Aldi berean, 2010. urtean Flickr.The Commonsera salto egiteko asmoa bazuten ere, zerbitzu honen egoera dela eta[4] pauso hau geldiune batean aurkitzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: GureGipuzkoa Aldatu lotura Wikidatan