Edukira joan

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Koordenatuak: 43°02′N 2°25′W / 43.03°N 2.42°W / 43.03; -2.42
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa
Oñatiko Unibertsitatearen eraikina, bertan egon zen Protokoloen Artxibo Historikoa 2004ra arte.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOñati
Koordenatuak43°02′N 2°25′W / 43.03°N 2.42°W / 43.03; -2.42
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1942
Arkitektura

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen artxibo historikoa da. Artxibo honen funtsak Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen eraikinean egon ziren urte luzez, baina 2004az geroztik eraikin berri batean daude, Ibarra Zelaia zelaigunean, Oñatin bertan.1997an Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Artxiboak orain duen izaerarekin 1942an sortu zen. XVI. mendetik XX. mendera Gipuzkoako lurralde historikoan sortutako funts notarialen zati handi bat gordetzen da. 2018az geroztik, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren parte da.[1]

Oñatiko artxibo historikoaren funtsa nagusiak protokolo notarialak diren arren, beste agiri historiko bilduma batzuk ere gordetzen ditu.

Gipuzkoako protokoloak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako protokoloen funtsak hiru sail hauetan daude banatuta:

1 - Notario funtsak, barruti hauetakoak:

2 - Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak: gaur egungo jabetza erregistroen aurrekari zuzenak direnak. Gipuzkoan Hipoteka Kontularitzak 1768tik 1862ra bitartean funtzionatu zuen. Azpeitiko, Bergarako, Donostiako eta Tolosako barrutietako agiriak biltzen ditu.

3 - Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen artxibo funtsa eta liburutegia: 1480-1913 bitarteko agiriak biltzen ditu[2].

Gipuzkoako probintziako artxibo historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artxibo honen funtsen kudeaketa 2018an eskualdatu zion Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Foru Aldundiari, nahiz funtsen jabetza Espainiako estatuaren esku dagoen[1].

Hiru atal biltzen ditu:

  • Estatuko administrazio periferikoa Gipuzkoan (meteorologia, nekazaritza eta ingurumena, merkataritza, estatistika, ogasuna, herrizaingoa, herri-lanak, lana eta administrazio korporatiboa)[3].
  • Jauregi-Muñoz familiaren agiriak (1777-1934)[4].
  • Donostiako tabako lantegiaren (Tabacalera) agiriak (1883-2003)[5].

Agiri ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artxibo honetan gordetzen da Ene laztan gozo ederra... izeneko olerkiaren agiria. 2020an aurkitu zuten ikerlariek, gaztelaniazko notario agiri baten ertzetan idatzia.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak aro berria hasiko du Aldundiaren eskutik - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  2. Funts honen katalogoa 1930ean egin zen, eta gaztelaniaz soilik dago kontsultagai. Ikus Sancti Spirituseko Unibertsitatearen funtsaren sailkapen koadroa[Betiko hautsitako esteka].
  3. «Estatuko administrazio periferikoaren Gipuzkoako artxibo-funtsak» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  4. «Familia eta ondarezko funtsak» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  5. «Merkataritza eta enpresa funtsak» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  6. «'Ene laztan gozo ederra...', euskaraz idatzitako antzinako dokumentu bat argitara» oinati.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  • Fausto Arotzena (1947) Los protocolos guipuzcoanos . Donostia.
  • Askoren artean (1990) 1530–1990: Batzarre eta Aldundietako Artxibategitik Gipuzkoako Artxibategi Orokorrera . Tolosa.
  • Jose Berruezo (1953) Historia del Archivo General de Guipúzcoa . Donostia.
  • Juan Jose Munita (1887) Índice de los documentos y papeles del Archivo General de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa existente en la Iglesia Parroquial de la M.N.L. y V. Villa de Tolosa . Donostia.
  • Nikolas Soraluze Zubizarreta (1866) Fueros de Guipúzcoa, títulos adicionales y consideraciones, reglamento, sumario histórico, etc., etc . Madril.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa