Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa
Oñate (Guipúzcoa)-Universidad de Sancti Spiritus-1-Fachada.jpg
Oñatiko Unibertsitatearen eraikina, bertan Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa dago.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Oñati
Koordenatuak 43° 02′ 02″ N, 2° 24′ 55″ W / 43.03383056°N,2.41537222°W / 43.03383056; -2.41537222Koordenatuak: 43° 02′ 02″ N, 2° 24′ 55″ W / 43.03383056°N,2.41537222°W / 43.03383056; -2.41537222
Historia eta erabilera
Irekiera1942
Arkitektura
Webgunea https://oinati.gipuzkoakultura.eus https://oinati.gipuzkoakultura.eus

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa Gipuzkoako Oñatin udalerrian dagoen agiritegia edo artxiboa historikoa da. Oñatiko Unibertsitatearen eraikinean dago. 1997an Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen.

1942an sortua, bertan XVI. mendetik XX. mendera Gipuzkoako lurraldee historikoan sortu diren funts notarialen zati garrantzitsu bat gordetzen da. Ondorioz, bertara ikertzaile eta historialari ugarik jotzen dute.

Notario funtsez gain, artxiboak Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak ere gordetzen ditu, gaur egungo jabetza erregistroen aurrekari zuzenak direnak. Gipuzkoan Hipoteka Kontularitzak 1768tik 1862ra bitartean funtzionatu zuen.

Halaber, artxiboak antzinako Oñatiko Unibertsitatearen artxibo-funtsa eta liburutegia gordetzen ditu. Unibertsitatea 1540ean sortu zen, eta gorabehera askoren ondoren, XX. mendearen hasiera arte hezkuntza funtzioak betetzen iraun zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa