Girl (2018ko filma)
Girl 2018ko Lukas Dhont belgikar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
2018ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen, eta Caméra d'or opera prima onenaren saria eskuratu zuen, Queer Palm LGBT film onenarentzako sariaz gain.[1] Donostiako Zinemaldian Sebastiane saria eskuratu zuen.[2]
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Larak 15 urte ditu eta dantzari bihurtzea da haren ametsa. Aitaren babesarekin, bete-betean murgilduko da ahalegin amaiezin horretan. Baina haren gorputzak ez dio erraz men egingo ezarritako diziplinari; izan ere, jaio zenean mutikoa zen berez.[3]
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Valentijn Dhaenens : Pascal
- Tijmen Govaerts : Lewis
- Arieh Worthalter
- Victor Polster : Lara
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Le Figaro. (2018ko maiatzaren 19a). Cannes 2018 : Girl de Lukas Dhont décroche la Caméra d'or. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 28a).
- ↑ Sebastiane saria. (2018ko irailaren 29a). Girl, XIX Sebastiane Saria. (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 1a).
- ↑ Donostiako Zinemaldia. GIRL. (Noiz kontsultatua: 2018ko irailaren 28a).