Gitarra barroko
Itxura
Gitarra barroko | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gitarra |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.322-5 |
Gitarra barrokoa gitarra klasikoaren aitzindari den gitarra-mota da, XVII. mendeaz gero bihuela eta lautea ordezkatzen hasi zena. Gitarra klasikoa baino txikixeagoa da, eta hasieran 5 hari bikoitz zituen (gerora, XVIII. mendearen amaieran, 6. haria jarri zen, eta hari bakunak erabiltzen hasi ziren). Baxu jarraitua jotzeko instrumentua da.[1]
Afinazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gitarra afinatzeko hiru modu desberdin ondo dokumentatuta daude XVII. mendeko iturrietan, hurrengo taulan ageri den bezala. Metodo bakoitzarekin lotuta dauden konpositoreen izenak biltzen ditu horrek. Oso iturri gutxik adierazten dute argi zein metodo erabili behar zen eta ez beste bat, eta interpretearen erabakia ere izan zitekeen metodo egokia aukeratzea.
Musikagilea | Afinazioa | Eskala |
---|---|---|
Ferdinando Valdambrini (Italia, 1646/7) Gaspar Sanz (Espainia, 1674) |
E - B - G - D - A | |
Antoine Carre (Frantzia, 1671) Robert de Visée (Frantzia, 1682)[2] Nicolas Derosier (Herbehereak, 1690) |
E - B - G - D (oktabaz) - A | |
Girolamo Montesardo (Italia, 1606) Benedetto Sanseverino (Italia, 1620) Giovanni Paolo Foscarini (Italia, 1640) Francisco Guerau (Espainia, 1694) |
E - B - G - D (oktabaze) - A (oktabaz) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
- ↑ Robert de Visée, Livre de guitare dédié au roy: "...il ne faut pas oublier une octave à la quatrième corde, elle y est très nécessaire".
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |