Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea
Datuak
Motaerakunde autonomoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
ZuzendariaJosé Francisco Antón Idróquilis, Milagros López de Aberásturi Ortiz, José Luis Alonso Quilchano eta Estibaliz Martínez Pinedo
Historia
Sorrera1988
webgune ofiziala

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (GOFE) Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Sailari atxikitako erakunde autonomoa da. GOFEren xedeak Arabako Lurralde Historikoko gizarte ongizateko gizarte zerbitzuei eta politikei lotutako jarduerak antolatzea, kudeatzea, ematea eta burutzea dira.[1] Arreta sare publikoko gizarte zerbitzuen zuzeneko jardun guztia kudeatzen eta koordinatzen du. Horrez gainera,  ekimen pribatuaren esku-hartze sarearen zuzeneko kudeatzaile gisa dihardu hainbat bidetatik, hala nola: hitzarmenak, gizarte zerbitzuen sailarekin lotura duten zerbitzu eta jardueren kudeaketaren ituntzea eta kontratazioa.[2]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko martxoaren 30ean, Arabako Batzar Nagusiak urte bereko urtarrilarean 3an Arabako Foru Aldundiaren akordioa berrestu zuten, non Fundación Asistencial y Sanitaria de Vitoria y Álava (FAVSA) delakoa desegin zen. Horrekin batera bi entitate desberdin sortu ziren, batetik Arabako Foru Aldundiaren Fundación Pública Instituto Foral de Bienestar Social y Salud de Alava eta, bestetik, Gasteizko Udalaren Fundación Pública Instituto Municipal de Bienestar Social y Salud de Vitoria. Ekimen hori bi lege berriei moldatzea zuen helburu, maiatzaren 20ko 6/82 Gizarte Zerbitzuen legea eta maiatzaren 19ko 9/83 Osakidetzaren sorrerararen legea, hain zuzen ere.[3]

Ondorioz, San Prudencio erresidentzia, Ntra. Sra. de la Paz haurrentzako erresidentzia eta ASORES eskaleentzako albergea, Gasteizko Udalaren eskumen izatera pasa ziren. Bestetik, foru aldundiaren esku geratu ziren Hospital General Santiago Apóstol, Sta. María de las Nieves eta Arana erresidentziak, Osasun Mentalaren zerbitzua, Drogomenpekotasunen zerbitzua eta Ezgaituen Zerbitzua.[3] 1986an ere, Laudion, Instituto Municipal de Bienestar Social de Llodio sortu zen, foru aldundiaren esku egon zena 1989. urterarte, non udal saila izatera pasa zen.[3]

Hurrengo urteetan beste aldaketa batzuk eman ziren, 1988an Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea sortu arte. Bere aldetik, udal institutua udal saila izatera pasa zen 1991ean.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainaren 20ko 21/1988 Foru Arauaren bitartez sortu zen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea. Bertan adierazten denez, Diputatuen Kontseiluari dagokio Zuzendaritza Batzordeak egindako Zuzendariaren proposamena onartzea.[4] Abenduaren 18ko 52/1992 Foru Araua eta otsailaren 21 eko 4/2000 Foru Arauaren arabera Diputatuen Kontseiluari dagokio ere konfiantzazko karguen izendapena, eta kargutik kentzea, ekintza hauek Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialen (ALHAO) argitaratzen dira.[4]

Zuzendarien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen egungo zuzendaria José Francisco Antón Idróquilis da, kargua Ahaldun Nagusiak izendatzen du.

Legegintzaldia Alderdia GOFEren zuzendaria Ahaldun Nagusia
VIII. 2008 - 2011 EAJ José Luis Alonso Quilchano[5] Xabier Aguirre
IX. 2011 - 2015 PP Estibaliz Martínez Pinedo[4][6] Javier de Andrés Guerra
X. 2015 - 2019 EAJ Milagros López de Aberasturi[5] Ramiro González
José Luis Alonso Quilchano[5] Ramiro González
XI. 2019-2022 EAJ José Francisco Antón Idróquilis[7] Ramiro González

Zuzendaritza organoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi zerbitzu mota desberdintzen dira, zerbitzu orokorrak eta zerbitzu bereziak:

Zerbitzu orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzu bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Entitate Publikoak» irekia.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  2. «Informazio instituzionala» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. a b c d (Gaztelaniaz) Martín Zurimendi, Elena. (1995). El sistema de provisión de servicios sociales en Alava: Algunos datos sobre su estructura. Zerbitzuan, 12 or. ISBN 1134-7147..
  4. a b c «Arabako Foru Aldundia - Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala» www.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Cambio en la dirección del Instituto Foral de Bienestar Social» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  6. (Gaztelaniaz) Álava, Diario de Noticias de. «Estíbaliz Martínez de Pinedo nueva directora del Instituto Foral de Bienestar» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  7. (Gaztelaniaz) «Carlos Ibarlucea, Inmaculada Sánchez y Patxi Antón nuevos nombramientos de la Diputación Foral de Álava • GasteizBerri.com» GasteizBerri.com 2019-07-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]