Gizarte berdintasun
Gizarte-berdintasuna edo berdintasun soziala, gizarte humanistaren arloko aldarrikapen bat da, asmo batzuentzat utopikoa da. Gizarte berdintasuna lortu duen gizarte batean, gizarteko gizabanako guztiek eskubide berberak dituzte, askatasun berberak eta estatus bera. Berdintasun soziala lortuz gero, gizarteko gizabanako guztiek lortuko dituzte gizakiek lor ditzaketen, eskubide zibil guztiak, giza eskubideak, adierazpen-askatasuna, autonomia... Eta zenbait ondasun publiko eta gizarte-zerbitzu berdintasunez eskuratzeko aukera ere bai.
Gizarte-berdintasunak eskatzen du gizarte klasearen edo kastaren mugarik ez izatea, gizabanako guztiek, legez, eskubide berberak izatea, berdintasun lege horiek betetzea. Gizarte berdintasuna egonez gero, gizabanako baten nortasunaren zati batengatik ezin da egongo diskriminaziorik.[1] Esate baterako, gizarte-berdintasunaren aldekoek defendatuko dute pertsona guztien arteko berdintasuna. Gizarte-berdintasunaren aldekoek sinesten dute legearen aurrean, sexua, generoa, etnia, adina, sexu-orientazioa, jatorria, kasta edo klasea, diru-sarrerak edo propietateak, hizkuntza, erlijioa, sinesmenak, iritziak, osasuna edo ezgaitasuna edozein izanda ere ezin direla aitzakiatzat erabili inor baztertzeko, inor diskriminatzeko.[2][3]
Gizarte-berdintasun mota bat honako hau da:[4]
- Berdintasun formala: legez, aukera-berdintasuna pertsona guztientzat eta, hortik haurrera, merezimenduan oinarritutako desberdintasun batzuk onartzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Blackford, Russell. (20 July 2006). «Genetic enhancement and the point of social equality» Institute for Ethics and Emerging Technologies.
- ↑ Gosepath, Stefan. (2021). Zalta ed. Equality. (Summer 2021. argitaraldia) Metaphysics Research Lab, Stanford University.
- ↑ Gruen, Lori. (2021). Zalta ed. The Moral Status of Animals. (Summer 2021. argitaraldia) Metaphysics Research Lab, Stanford University.
- ↑ De Vos, M. (2020). The European Court of Justice and the march towards substantive equality in European Union anti-discrimination law. International Journal of Discrimination and the Law, 20(1), 62-87.