Gizon Berdea

Gizon Berdea (ingelesez: Green Man) oinarri mitologikoa duen hostoz egindako edo inguratutako aurpegi baten eskultura, marrazki edo beste irudikapen bat da. Adarrak edo korapiloak sudurretik, ahotik edo aurpegiko beste alde batzuetatik sor daitezke, eta kimu horietatik loreak edo fruituak atera daitezke.[1]
Denbora luzez mitologia zeltarekin lotu izana da, eta Britaniar Handitik zbaldu zela Europako beste lukutara, againa, Rosslyngo kapera 100 baino geheiago agertzen direlako. Baina Europa osoan goiz agertu izanak, lehen euskal erromanikoan bezala — Aralarko San Migel santutegia eta Zamartzeko Santa Maria monasterioa haren oinetan —, motiboaren arrakasta eta ezarpenaren azkartasuna ziurtatzen ditu.[2]
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean apaingarri arkitektoniko gisa erabiltzen zen, eta maiz aurkitzen da eraikin sekularren zein eliz eraikinen tailuetan. Gizon Berdea ere zizelkatze herrikoia da jatorri anglosaxoiko etxe publikoetan. Hainbat interpretazio agertzen dira, bestetik, ostatuetan, batzuetan buruaren ordez irudi oso bat erakusten dutenak.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizon berdearen motiboak aldaera asko ditu. Hainbat garaitako kultura askotan aurki dezakegu. Askotan naturaren jainkoekin lotzen da; nagusiki berpizkundearen sinbolo gisa interpretatzen da, udaberri bakoitzeko hazkunde-zikloa irudikatzen duena. Batzuek uste dute gizaki berdearen mitologia antzinako kulturetako tradizioetan modu independentean garatu zela, ondorioz, historian zehar aurkitu diren adibide ugari sortuz.[3][4]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorago aipatu den bezela, Aralarko San Migel santutegia eta Zamartzeko monasterioaetan lehen erromanikoan agertzen dira. Erromanikoan eta protogotikoan, landareei oka egiten dien halako felino munstro baten irudian agertzen da, eta gotikoan, hostoz osatutako maskara bihurtzen da, Uxueko Andre Maria Erreginaren eta Andre Maria Erregina elizaren portadan ikus daitekeenez. Bariazio horretan, garaiko harribitxia Iruñeko katedraleko klaustro gotikoa da, eta haren dekorazio zizelkatu eta margotuaren artean hamarnaka "green man" ezkutatzen dira. Barbazan gotzainaren kaperan bi mentsula eder daude: "green man" bat eta "green woman" (emakume berdea) arraro bat, "Guillermo ingelesa" izeneko batek tailatu omen zituena eta urre-xaflaz estaliak.[2][5] Iruñeko San Lorentzo elizako San Fermin kaperan ere agetzen da, 2008an aurkitu zen arku itsu bateko giltzarrian.[5] Beste ale bat, Nafarraoko arkitektura zibiliean, Ezpelatako markeskoaren jauregiaren ateburuan dago.[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taila erromanikoa, normandar gafraiko eliza ataria Kilpeck-en, Herefordshire, XII. mendearen erdialdekoa.
- Rochesterko katedrala, Kenten (Erdi Arokoa).
- Gizon Berdearen eskultura antzinako Hatra hiriaren erorkinetan, Irakek. II. mendea.
- Eunateko "Gizon berdea"
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Greenman Encyclopedia
- 1 2 (Gaztelaniaz) «La ruta del ‘green man’ en Euskal Herria» www.elsaltodiario.com 2019-09-22 (kontsulta data: 2026-02-03).
- ↑ Cheade, Shirlyn. «Green Man Mythology». TarValon.net Library.
- ↑ Jenks, Kathleen. «Common Themes East & West: The Green Man». Myth*ing Links
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) Molins Mugueta, José Luis. (2013). «La pieza del mes de diciembre de 2013. Un ejemplo de Green Man en la pamplonesa capilla de San Fermín» Cátedra de Patrimonio y Arte Navarro (kontsulta data: 2026-02-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artza, Jon (2019-09-22) “La ruta del ‘green man’ en Euskal Herria”. Salto, Hordago.