Garguila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Parisko Notre-Dame katedralaren teilatuko garguilak.

Garguila[1] teilatuetako euri-ura kanporatzeko erabiltzen den irtenunea da, sarri animalia edo munstro itxuraz zizelkatua dagoena.

Erdi Aroko arkitektura eta bereziki arkitektura gotikoan eliza eta katedraletan apaindura gisa ere maiz erabili ziren, garguila hauek munstro, deabru, grifo, abere eta gizaki itxurakoak izan ohi direlarik. Elementu hauek arkitektura barrokoan ere erabili ziren, baina jada ez gotikoan bezainbesteko garapen eta xehetasunekin.

Gura garaian eraikitako garguilen aribide nabarmentako bat Le Corbusier frantziar arkitektoak Frantziako Ronchamp udalerriko Notre-Dame-du-Haut kaperan ezarritakoak dira.

Maiz eta modu okerrean, garguila izenez elizetan agertu ohi diren mustruo itxura edo itxura groteskodun irudiak izendatzeko erabili ohi da, baina garguilak itxura hori izateaz gain teilatutik ura kanporatzeko erabilera duten irudiei bakarrik mugatzen da. Izan ere, hitza bera frantsesetik dator: gargouille > gargouiller, 'tutu batean dagoen likido batek egiten duen antzeko soinua', latinez gurgulio eta grezieraz γαργαρίζω, 'gargarak egin').

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garguila ageri da Zehazki, Nola erran eta Orotariko Euskal Hiztegian

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garguila Aldatu lotura Wikidatan