Gizona feminismoan

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizon talde feministak» orritik birbideratua)

Feminismo maskulinoa genero-berdintasunaren bila dabiltzan gizonek osatutako feminismoaren korrontea da. Korronte honek aztertzen du patriarkatuak nola eman dizkien gizonezkoei lehentasunak, baita hori nola mugatu dezaketen, eta nola patriarkatuak ere gizonezkoei hainbat bizipen izateko askatasuna murrizten dien. Beraz, gizon feministak, feminismoaren aliatuak edo gizon berdinzaleak genero-berdintasunaren alde aktiboki lan egiten duten gizonak dira[1].

XIX. mendetik aurrera, gizonek parte hartu dute feminismoari emandako erantzun kultural eta politiko garrantzitsuetan, mugimenduaren olatu bakoitzean[2]. Horren barruan sartzen da emakumeentzako aukera-berdintasuna ezartzeko ahalegina, gizarte-harremanetan, bereziki gizonezkoen pribilegioa bera zalantzan jarriz[3]. Hala ere, gizon feministek ere, bell hooks bezalako idazleekin batera, defendatu dute gizonak sexismoaren muga soziokulturaletatik eta genero-roletatik askatzea aktibismoaren eta erudizio feministaren funtsezko zati bat dela[4].

Gizon talde feministak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizon talde feministak feminismoaren inguruan gizonak biltzeko helburua duten taldeak dira. Eztabaida dago ea gizonek talde feministak osa ditzaketen edo feminismoaren aliatu izan behar diren Berdintasunaren aldeko gizonak: feministak ala feminismoaren aliatuak?.[5] Gizon taldeen beharra eta boterea eztabaidatzeko beharra ere agertu da eztabaida horren parte gisa, eta maskulinitatea zein berdintasuna dira eztabaidatu ohi diren gaiak[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gómez, Coral Herrera. (2019-02-01). Hombres que ya no hacen sufrir por amor: Transformando las masculinidades. Los Libros De La Catarata ISBN 978-84-9097-598-5. (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  2. Espinosa Gutiérrez, Jesús. (2014). Discursos de hombres en los márgenes del patriarcado. Progresistas, profeministas e igualitarios en España (1868-1939). Universidad de Sevilla: SIEMUS (Seminario Interdisciplinar de Estudios de las Mujeres de la Universidad de Sevilla) ISBN 978-84-943120-3-8. (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  3. (Gaztelaniaz) «Día de la Mujer 2019: Los hombres pueden ser feministas» La Vanguardia 2019-03-08 (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  4. (Ingelesez) Aronowitz, Nona Willis. (2019-03-18). «The ‘Men’s Liberation’ Movement Time Forgot» Vice (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  5. https://laciudaddelasdiosas.blogspot.com/2015/08/hombres-por-la-igualdad-feministas-o.html
  6. «Botereari uko egiteko ordua» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]