Gizona Abere hutsa da

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gizona Abere hutsa da
Datuak
Idazlea Joxe Azurmendi
Argitaratze-data 1975
Generoa Saiakera
Jatorrizko izenburua Gizona Abere hutsa da
Herrialdea Euskal Herria

"Gizona Abere hutsa da" Joxe Azurmendi gipuzkoarrak idatzitako saiakera liburua da.

Gizona Abere hutsa da eta Gizaberearen bakeak eta gerrak garai berean eta gai berdinei buruz idatzitako liburuak dira. Antropologia eta etologia kontutan hartuz gizakiaren ikuspegi materialista eta antitraszendentea lantzen da Konrad Lorenz etologoaren ekarpenen argitan.

Azurmendiren hitzetan erreakzio gisa idatzi zuen psikologia konduktistaren aurka, katolizismo tradizonalaren aurka eta garai hartan gizaki berria amesten zuen marxismo ortodoxo eta pedagogia eraldatzailearen aurka. Azurmendik ohartaziko du ezertan hasi aurretik ezin dela gizakiaren animaltasuna ahaztu.

« Gizona abere bat da... baina ez du hori aitortu nahi.[...] Mitoak beti besterik sines arazi nahi izan dio gizonari. Besteak beste, iraultzaren mitoak ere bai. Eta erlijioak, filosofiak eta ideologiak eta, sarri, zientziak ere, gizonak bere buruari besterik frogatzeko ahaleginak ziren. Berez, gizona, abererik ez dela sinetsi nahi lukeen abere bat da.[1] »


« Onar dezagun gizona abere bat dela, abere hutsa. Historia guztia abere honen historia dela, bestelako promesarik gabe. Jakina: lehen arrazoimenaren, edo eta, historiaren helburu absoluturen baten esklabu bazen, ez dezagun gizona orain, natura absolutuaren esklabua bihur. Gizonaren naturak konstituzio irekia du.[2] »


Liburuari, erreakzioa sortuko zuelakoan eta argitaratzeko zailtasunak izango zituelakoan, hitzaurre berezia jarri zitzaion. Hitzaurre horrek liburuan lantzen den tesiaren aurkakoa aurkezten du. Era berean Azurmendik, bere hirugarren eta laugarren abizenak erabiliz, Lazkano Mendizabal sinatu zuen liburua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azurmendi, J.: Gizona abere hutsa da, Oñati, EFA, 1975. 13-14. or.
  2. Azurmendi, J.: Gizona abere hutsa da, Oñati, EFA, 1975. 143. or.


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.