Gladys Zender

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gladys Zender

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGladys Rosa Zender Urbina de Meier
JaiotzaContamana (en) Itzuli1939ko urriaren 19a (84 urte)
Herrialdea Peru
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Pisua56,5 kilogramo
Altuera173 zentimetro
IMDB: nm2889709 Edit the value on Wikidata

Gladys Rosa Zender Urbina (Contamana, Loreto, Peru, 1939ko urriaren 19a) perutar modeloa, edertasun lehiaketetan jardun duena. 1957an Miss Unibertso nazioarteko edertasun-lehiaketaren irabazlea izan zen.[1][2] Ospe handia eta erabatekoa izan zuen, titulu hori irabazi zuen lehen hispanoamerikarra, latinoamerikarra eta hegoamerikarra izan baitzen.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gladys Zender Contamana herrian jaio zen, Peruko Loreto departamenduan, 1939ko urriaren 19an. Eduardo Zender Honigman arkitekto suitzarraren etaitaliar jatorriko Rosa Urbina Di Negro peruarraren alaba da. Espainiar jatorria ere badu. San Isidroko barrutiko Santa Úrsula emakumeentzako moja alemanen ikastetxe ospetsuan ikasi zuen.[4] Antonio Meier politikari eta ekonomialariarekin ezkonduta dago, eta Christian Meier aktore eta kantariaren ama da.

Lehiaketaren aurretik, Radio 1160 aritu zen denbora labur batean, Música para la mujer más bella del mundo saioko kantu-hautatzaile lanetan.[5]

Miss Unibertso[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1957ko uztailaren 19an lehiaketa irabazi ondoren, Zender ospetsu bihurtu zen berehala Perun. New Yorkeko John F.Kennedy Nazioarteko Aireportuaren inaugurazio-hegaldian egon zen. Lehiaketa, 1952. urtean hasi zenetik legez, AEB Kaliforniako Long Beach-en egin zen. Desagertuta dagoen Limako Limatambo aireportuan (Gero Urb. Corpac) milaka lagunek egin zioten harrera beroa Miss Unibertso erregina berriari.

17 urterekin erregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren garaipenak eztabaida piztu zuen. Koroatu ondoren, jakin baitzen 17 urte besterik ez zituela, erakundeak eskatzen zuen gutxieneko adina baino hilabete gutxi batzuk beherago. Ofizialki erabaki zen, koroarekin jarraitu behar zuela, Perun pertsona bat urte zaharragotzat jotzen zelako unean zuen adinari buruz sei hilabete baino gehiago bazituen. Hori zela eta, bere garaipenak garai guztietako Miss Unibertso gazteena izatera eraman zuen, 17 urte besterik ez zituela lortu baitzuen erregina-titulua.

Ezkonduak deskalifikatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi berean, urte horretan bertan, Ameriketako Estatu Batuetako Leona Gage deskalifikatu egin zuten lehiaketaren antolatzaileek (Miss USA koroa galduz), ezkonduta zegoela jakin zutenean. Orduan Mónica Lamas Miss Argentinak ordezkatu zuen finalaurrekoan.

Aldizkari-azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

andik gutxira, Caretas aldizkariak, Peruko aldizkari ezagunenetako batek, azalean Zender atera zuen. Gainera, horixe izan zen aldizkariaren koloretako lehen azala.[6]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain handia izan zen jatorrizko herrialdean izan zuen eragina eta harrotasun-sentimendua, non musika kreoleko konpositore handiek edertasun erreginari buruzko gaiak idatzi baitzituzten. Bi ezagunenak Alicia Maguiñaren Polka a Gladys Zender (La más hermosa) eta Nicolás Wetzelen Vals a Gladys Zender (Vale un Perú). Bi gaiak Los Troveros Criollos hirukoteak interpretatu eta grabatu zituen, baita 1957an ere.

Miss Unibertso izan ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 urte zituela, Zender Antonio Meierrekin ezkondu zen 1965ean, eta lau seme-alaba ditu.[7] Bere semea, Christian Meier, abeslari eta aktore peruar ezaguna da, eta Amerikako beste herrialde batzuetan nabarmendu da.

2003an, Zenderrek aukera eman zien Peruko aldizkari ezagun bateko argazkilariei Meier familiaren etxe barrura sartzeko, eta bikoteak urteen poderioz lortu dituen gauzetako batzuk erakutsi zizkien, arte inka baten bilduma barne.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. VAQUERO, NATALIA. (2014-09-27). «GLADYS ZENDER "Un jeque árabe me ofreció convertirse al catolicismo para casarse conmigo"» Faro de Vigo.
  2. Enciclopedia Ilustrada del Perú de Alberto Tauro del Pino, (2001), pág. 2832
  3. «La más bella del mundo» Debate (Apoyo Comunicaciones) XX (100): 58. Mayo-Junio de 1998.
  4. «Las otras reinas» Presente (13): 26. 2 de marzo de 1957.
  5. «Radio-Cine» Presente (37): 34. 17 de agosto de 1957.
  6. «De Gladys a Schiecza» Caretas 30 de octubre de 2003.
  7. «“No pienso esconderme”» La República 2006-11-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Carol Morris,  AEB

Miss Unibertso

1957

Hurrengoa:

Luz Marina Zuluaga,  Kolonbia

Aurrekoa:

Lola Sabogal Morzán

Miss Peru

1957

Hurrengoa:

Beatriz Boluarte