Glenfinnan biaduktoa
Itxura
| Glenfinnan biaduktoa | |
|---|---|
| Glenfinnan Viaduct | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 56°52′35″N 5°25′54″W / 56.876303°N 5.431656°W |
| Historia | |
| Irekiera | 1901 |
| Deskribapena | |
| Azpiegitura | |
| Zubibegiak | 21 |
Glenfinnan biaduktoa (ingelesez: Glenfinnan Viaduct) Eskoziako Highland eskualdeko Glenfinnan herrian dagoen trenbide zubi ezaguna da. Finnan ibaia gurutzatzen du 30 metrotako altueran. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fort William eta Mallaig arteko trenbidea egiteko ezinbestekoa zen eta 1897an hasi zituzten lanak. 1901ko apirilaren 1ean ireki zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hormigoiz egina dago eta 380 metrotako luzera duenez Eskoziako hormigoizko zubi luzeena da. 21 arku semizirkularrek eusten dute, bakoitzak 15 metrotako diametroa du.
Sona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat fimetan agertu izan da, aipagarrienak Harry Potterren filmak dira, mundu mailan ezagun egin baitute biaduktoa. Eskoziako Bankuaren billetetan ere ageri da irudia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Trena pasatzen.
-
Biaduktoa.
-
Biaduktoa.
-
Arkuak.
-
Azpialdetik begiratuta.
