Fort William (Eskozia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fort William
An Gearasdan
 Erresuma Batua
From Fassifern Road - geograph.org.uk - 185187.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Erresuma Batua
Eskualdea Highland
Izen ofiziala Fort William
Postakodea PH33
Geografia
Koordenatuak 56° 49′ 01″ N, 5° 06′ 35″ W / 56.816944444444°N,5.1097222222222°W / 56.816944444444; -5.1097222222222Koordenatuak: 56° 49′ 01″ N, 5° 06′ 35″ W / 56.816944444444°N,5.1097222222222°W / 56.816944444444; -5.1097222222222
Fort William (Eskozia) hemen kokatua: Eskozia
Fort William (Eskozia)
Fort William (Eskozia)
Azalera 100 km²
Demografia
Biztanleria 9,908 biztanle (2001)
Dentsitatea 0,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 01397
Webgunea http://www.visit-fortwilliam.co.uk

Fort William (Eskoziako gaeleraz: An Gearasdan), Inverness hiriaren ondoren Eskoaziako Lur Garaietako herri ezagunena da, bertan baitago Erresuma Batuko mendirik altuena den Ben Nevis mendia.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Gilen III.a Ingalaterrakoa eta II.a Eskoziakoaren omenez ezarritako gotorlekuak ematen dio eta inguruan eratu zen herriari Maryburgh izena eman zitzaion, Gilen III.aren emaztearen omenez. Ondorengo mendeetan Gordonsburgh eta Duncansburgh izenak ere izan zituen baina azkenean hasierakoa berreskuratu zuen.

Gaelerazko An Gearasdan izenak "goarnizioa" esan nahi du eta bitxia da, izan ere frantsesezko garnison hitzaren gaelizazioa baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cameron leinuaren lurraldea zen eta hainbat asentamendu zeuden sakabanatuta. Garai hartako herri nagusia Inverlochy zen. XVII mendean Oliver Cromwellen inbasioa gertatu zen eta lurraldea kontrolatu ahal izateko ingelesek gotorleku bat eraiki zuten eta inguruan herria eratuz joan zen. XVIII mendeko Jakobiten matxinadan hiria setiatu egin zuten jakobitek baina ez zuten Fort William eskuratu.

Geografia eta kirol turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort William, hegoalderago dagoen Glen Coe eta Glenfinnan-rekin batera inguruko turismogune handienak dira. Mendi txango eta mendi eskaladaren gune garrantzitsua da, Glen Nevis harana, Ben Nevis eta Munro mendiak albo-alboan baiditu. Turismo iragarkien arabera Fort William hiria Britainia Handiko mendi eta aire libreko kirolen hiriburua omen da. Downhill Mountain Bike Track bizikleta ibilbide ospetsuarengatik ezaguna da, bai eta Glasgow eta Great Glen Way-etik datorren West Highland Way ibilbidearengatik; Great Glen haran erraldoia zeharkatuz barna doan bizikleta/oinezko bidezidor batek Inverness eta Fort William hiriak lotzen ditu.

Hiri honetako 726 pertsona (biztanleri guztiaren %7.33a) Gaeleraz hitz egiteko gai dira.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fort William (Eskozia) Aldatu lotura Wikidatan