Edukira joan

Glikoforina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Glikoforinak.
Eritrozitoak.

Glikoforina eritrozitoen zelula mintzean agertzen den proteina ugariena da[1]. Segmentu bakarrak zeharkatzen du mintza eta funtzio nagusia globulu gorria beste zelula bati edo odol-hodiaren endotelioko paretei ez atxikitzea da[2].

Malaria gaixotasuna eragiten duen Plasmodium falciparum protozooaren antigenoaren (EBA140) hartzailea ere bada[3], B eta C Glikorofina nagusiki[4], eta honekin malaria gogorraren arriskua %40an jeisten duela estimatzen da[5].

Hiru dominio agertzen ditu[2]:

  • Zelulaz kanpoko domeinua: Oso glikosilaturik dagoen aminoazido katea da, %60 inguru. Azido sialikoz osaturik dago gehienbat[6]. Honek ematen dio "Gliko" izena[7]. Eritrozitoaren estalki oso hidrofiliko honek beste zelula bati edo odol hodiei itsastea eragozten du.
  • Transmintzeko domeinua: Segmentu bakarra dauka, α-helize egiturakoa, eta oso hidrofoboa denez mintzari erabat atxikiturik dago[7].
  • Zelula barneko domeinua: Karga negatibodun aminoazido ugari ditu (aspartatoa, glutamatoa...[2]) eta zitoeskeletua ainguratzen da bertan[7].

Glikoforina motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau glikoforina mota ezagutzen dira:

  • A Glikoforina (Alfa-sialoglikoforina): denetan ugariena da. 106 molekula aurkitzen dira eritrozito bakoitzen. Kanpoaldean 72 aminoazido ditu eta hauei 16 oligosakarido elkartzen zaizkio. Hurrengo 23 aminoazidoak mintzeko segmentuan daude eta azkenengo 36ak zelula barnean. M eta N antigenoentzako loturak ditu bere baitan[2]. 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPA geneak kodetzen du[8].
  • B Glikoforina (Beta-sialoglikoforina): A Glikoforinaren oso antzekoa da, kodetzen duten geneen sekuentziaren %97a berdina baitute. A glikoforinaren genea bikoiztu eta mutazioren bat jasan ondoren sortu zela pentsatzen da. Eritrozito bakoitzean 80.000 inguru aurkitzen dira. 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPB geneak kodetzen du[9].
  • C Glikoforina (Glikokonektina): Eritrozitoetaz gain beste zelula batzuen mintzetan ere ager daiteke. Globulo gorrien oreka mantentzen du eta odol taldeen sustratu antigenikotan hartzen du parte. 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPC geneak kodetzen du[10]. Medikuntzarentzat oso interesgarriak diren 11 antigenorekin elkarreragiten du, Gerbich[11], Leach, Yussef, Web, Duch, Lewis, Ahonen...
  • D Glikoforina: C glikoforinaren aldaera bat da, haren genearen mutazioz sortu dena. Oso urria da[12].
  • E Glikoforina: 4. kromosoman kokaturik dagoen GYPE geneak kodetzen du[13]. Jatorrizko genea identifikatu da baina ez da eritrozitoen mintzean aurkitu oraindik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «GYPA - Glycophorin-A precursor - Homo sapiens (Human) - GYPA gene & protein» www.uniprot.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  2. a b c d «Glycophorin A - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  3. «Berri onak eta txarrak malariari buruz» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  4. (Ingelesez) Dankwa, Selasi; Chaand, Mudit; Kanjee, Usheer; Jiang, Rays H. Y.; Nobre, Luis V.; Goldberg, Jonathan M.; Bei, Amy K.; Moechtar, Mischka A. et al.. (2017-10-01). «Genetic Evidence for Erythrocyte Receptor Glycophorin B Expression Levels Defining a Dominant Plasmodium falciparum Invasion Pathway into Human Erythrocytes» Infection and Immunity 85 (10)  doi:10.1128/IAI.00074-17. ISSN 0019-9567. PMID 28760933. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  5. Leffler, Ellen M.; Band, Gavin; Busby, George B.J.; Kivinen, Katja; Le, Quang Si; Clarke, Geraldine M.; Bojang, Kalifa A.; Conway, David J. et al.. (2017-06-16). «Resistance to malaria through structural variation of red blood cell invasion receptors» Science (New York, N.Y.) 356 (6343)  doi:10.1126/science.aam6393. ISSN 0036-8075. PMID 28522690. PMC 5575826. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  6. (Gaztelaniaz) Resino, Salvador. «Membrana citoplasmática» EMEI (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  7. a b c (Gaztelaniaz) Müller-Esterl, Werner. (2008). Bioquímica. Fundamentos para Medicina y Ciencias de la Vida. Reverte ISBN 978-84-291-7393-2. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  8. «Gene: GYPA (ENSG00000170180) - Summary - Homo sapiens - Ensembl genome browser 89» may2017.archive.ensembl.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  9. (Ingelesez) Siebert, P. D.; Fukuda, M.. (1987-10-01). «Molecular cloning of a human glycophorin B cDNA: nucleotide sequence and genomic relationship to glycophorin A» Proceedings of the National Academy of Sciences 84 (19): 6735–6739.  doi:10.1073/pnas.84.19.6735. ISSN 0027-8424. PMID 3477806. (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  10. (Ingelesez) Reference, Genetics Home. «GYPC gene» Genetics Home Reference (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  11. «Glycophorin - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  12. «¿Qué es glicoforina?» www.cun.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).
  13. «GYPE glycophorin E (MNS blood group) [Homo sapiens (human) - Gene - NCBI»] www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-01-26).