GoPro

Wikipedia, Entziklopedia askea
GoPRO» orritik birbideratua)
GoPro
Be a Hero
Datuak
Motamarka erregistratua, negozioa eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaargazkigintza eta electrical industry (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaWi-Fi Alliance
Enplegatuak963 (2014ko irailaren 30a)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaNick Woodman (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formakapital irekiko enpresa
Balore-burtsaNASDAQ
Historia
Sorrera2002
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: gopro Twitter: GoPro Instagram: gopro Youtube: UCqhnX4jA0A5paNd1v-zEysw Pinterest: GoPro TikTok: Gopro Edit the value on Wikidata

GoPro, Inc. (normalean GoPro eta bestetan GoPRO idatzia) teknologia-enpresa estatubatuarra da. Arrisku-kirolentzako akzio-kamerak, mugikorrentzako aplikazio propioak eta bideoak editatzeko softwareak egiten ditu. Nick Woodmanek sortu zuen 2002an. GoPro izenarekin merkaturatu zen hasieran, baina geroago GoPRO izendatu zuten.

Hasiera eta sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, GoPRO konpainia kirolaren munduan zentratu zen, akzio-kamerak hobetuz, eta geroago, bideoak editatzeko softwareak sortuz. Enpresa honek egindako azkenengo produktuak "GoPro HERO 5" eta "HERO 5 Session" akzio-kamerak dira. Eta hori ez ezik, "Karma" ere hedatu dute, lau helize erabiltzen dituen dronea, urriaren 2016ean kaleratua.

Australiara egindako surf bidaia batean Nick Woodmanek kalitatezko akzio-argazkiak egiteko ideia eduki zuen. Dena den, hau ezinezkoa izan zen, argazkilari hasi berriek ez baitzituzten ekipamendu egokiak lortu prezio onean, ezta nahikoa hurbildu ere surflariengana kalitatezko argazkiak egiteko.

Argazki profesionalak egin zitzakeen kamera-sistema baten ideiak GoPro izena iradoki zion, ingelesetik eratorritako (Go), euskaraz "goazen" esan nahi duena, eta (Pro) gehituz produktuari izen profesionalago edo adituago bat emanez. Woodmanek bere hasierako ondasunen zati bat eskumuturrekoak eta gerrikoak saltzen lortu zituen eta geroago kamera-uhal berritzaileekin lortzen zituen diru-sarrerekin. Hori ez ezik, bere gurasoek 230.000 dolarreko diru-laguntza eman zioten "GoPro" bilakatuko zen enpresan inbertitzeko.

Korporazio-ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ren martxoaren 30ean, "CineForm" (video codec zirkuitu elektrikoa) eta baita "CineForm 444" Bideo Codec-a (artxiboak inprimitzeko erabiltzen den softwarea), "Slumdog Millionaire" pelikulan erabili zena, GoProk bereganatu zituen. GoPro enpresak Codec-a HD eta 3Dko grabazioak azkarrago eta egokiago editatzen direla adierazi zuen, irudiaren kalitatea kaltetu gabe. Software mota hau "3D Hero" kamaran txertatu zuten, bereganatu ahala.

2013ko martxoan, GoPro-k DMCA (ingelesez "Digital Millenium Copyright Act") ezabapen-abixu bat bidali zion "DigitalRev.com" webguneari egile-eskubideak hausteagatik eta GoPro marka aipatzeagatik. Iragarki hau 10 egun geroago sendotu zen, "erabilera okerra" aipatuz.

Hasierako bezeroekiko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GoPro-k bere burua jakitera eman zuen, eta hori egiteko arrazoi garrantzitsuenetariko bat, beraiek produzitutako kamerak sortzen zuten edukiak etekin asko sortzen zuela izan zen, hau da, markaren izenaren efektua oso garrantzitsua zen. Markaren logoa eta izenak jendea erakartzen du gertakizun garrantzitsuetara.

Produktu-lerroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HERO kamerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpainia sortu ondoren, Woodmanek, bi urte behar izan zituen lehenengo kamera ekoizteko. Eta horren ondoren, "GoPro 35mm HERO-a" San Diegoko "Action Sports" azoka komertzialean aurkeztu arte. Bere lehenengo urtean, GoPro-k 150.000 dolar lortu zituen beraien produktuak saltzen. 2006an, enpresak bere lehenengo "Digital HERO" kamera merkaturatu zuen, 10 segundoko grabatzeko gaitasunarekin, eta 800.000 dolar eskuratu zituen. Hurrengo urtean GoPro-ren salmentak laukoiztu ziren 3.4 milioi dolar bereganatuz.                                                                                                                                                             

2014an enpresa "HERO 3+" kamera saltzen ari zen hainbat koloretako edizioekin. 16:9ko erlazio-aspektuarekin filmatzeko kapaza zen, eta 4k UHD eta 12 MP motatako bideoak filmatu zitzakeen. Azkenik, 2014ko irailaren 24ean HERO 4 kamera merkaturatu zen.

GoPro KARMA eta GoPro KARMA grip[aldatu | aldatu iturburu kodea]

GoPro KARMA-ren proiektuak hutsegite asko izan zituen, baina azkenean, produktu hau 2016ko urriaren 23an merkaturatu zuten. Dena dela, kontsumitzaileek erabili ahala, akatsak zituela konturatu ziren, bai potentzia aldetik, eta baita oreka aldetik ere. Hortaz, 2017ko otsailean akatsik gabeko GoPro KARMA-ren beste bertsio bat merkaturatu zuen. Drone honek 799 $-eko prezioa zuten, baina dronaren aginte-kontrola eta egonkortzaile bat ere ekartzen zituen. Gainera, bateragarria da HERO 5, HERO 5 Session eta Hero 4 kamerekin. Orain arte GoPro KARMAK hogei minutuko bateria besterik ez zuen, baina bateria hobe baten berri eman dute hurrengo dronearentzako.               

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]